Ordizia (Gipuzkoa)

Erdaraz ez zekitelako, barre

Erdaraz ez zekitelako, barre <p>Sei urterekin Ordiziako Fraide benezianoetan hasi zen ikasten. Berarekin gelan zeudenen aipamena egiten du, eta erdaraz ez zekitelako gertatutako anekdota bat kontatzen du .</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei urterekin Ordiziako Fraide benezianoetan hasi zen ikasten. Berarekin gelan zeudenen aipamena egiten du, eta erdaraz ez zekitelako gertatutako anekdota bat kontatzen du .

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Sei urtekin hasi zinen eskolara?
-Bai.
-Eta nora?
-Frailletan. “Menesianos” o esaten zioen.
-Nungoak, Ordizikoak?
-Ordizin zeon eskola bat, Santa Ana eskolea, ta garai hartan Menesianok, frailleak zeren han. Eta sartu nintzen eta han izan zan nere bizitzan lehendabiziko mugarrie, hantxe. Han sortu zan. Jun nintzen eskolara ta tutik ez nekin erderaz. Ta ni bezela zeren beste bi mutiko. Ba Zaldibikoa, Aiestaran apellidua, bestea Ordizikoa, ez det esango [izena], behin esan nion zeoze ta ez zitzakon gehiegi gustau, akordatzen zan baiño ez zun hitz egin nahi, [...], eta hirurek han eon giñen, kartel bat jarri ziguen. Eskola hartan klase haundi bat zan, eta zeren hiru sekzio -“tres secciones” esaten zan erderaz-, primera, segunda eta tercera. Terzerakok zien txikiñak, sei urtekok. Baiño guk ez genekiun ezer, ez erderaz eta ez ezer, ta jarri giñuzen hiru-lau lagun kartel baten, kartel haundi bat paretan kontra, bestetatik aparte, ta han zeren karikatura batzuk eta, A, E, I ta nola esaten ziun. Bialtzen zeben mutiko bat hara, ia zarrenetako mutiko bat hara bialdu eta guri erakutsi A-E-I-O-U, [...] guri. Eztakit zenbat denpora egon giñen. Ta badakizu, multil-koskorrak pa gaiztuk izaten die askotan. Ta asko sufritu gendun han, neretzat behintzat izen zan oso goorra. Ohitute nere bizimodue era batera baserrin eta han alde batetik kriston disziplinia, eta bestetik bestiok baiño askoz’e gutxio nitzela iruditzen zitzaten. Eta han egon giñen ez dakit pa hamabost egun edo hillabetian edo zenbat egon giñen.
-Frailleak nungoak ziren, hamengoak edo kanpotarrak?
-Menesianos. Haiek uste det bere fundazioa zeukela Frantzin.
-Orduan erderaz ikasi beharko zenuten?
-Honbre, erderaz zan obligatorio, euskeraz ez zun iñok eiten, eta deskuidau ezkero belarrondokoa igual.
-Euskeraz? Euskeraz egin ezkero ze kastigo?
-Eske ez gendun eiten. Motibo horregatik ez zan kastiguik izaten, ez genekiun da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia