Ordizia (Gipuzkoa)

Gazta egin eta kalera saldu

Gazta egin eta kalera saldu <p>Hamaika anai-arreba zituen. Baserrian behiak, idiak, txekorrak, zaldiak, etab. zituzten. Esnea kalera saltzen zuten. Gazta egin eta azokara saltzen zuten. Gazta nola egiten den azaltzen du. Gaztak gordetzeko toki berezia zuten eta prentsa etxean egina izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamaika anai-arreba zituen. Baserrian behiak, idiak, txekorrak, zaldiak, etab. zituzten. Esnea kalera saltzen zuten. Gazta egin eta azokara saltzen zuten. Gazta nola egiten den azaltzen du. Gaztak gordetzeko toki berezia zuten eta prentsa etxean egina izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero handik?
-Bueno, handik atzea baserrira. Eta baserrin, esaten dizut, etxeko lanak ein da zean, ba anaie soldau zan zarrena eta ordun pues neroni aitte zanakin eta gehientsuna han ibiltzen nintzena, eta bueno.
-Esan dezu zenbat anai-arreba ziñetela?
-Hamaika. Oaindik hamaika gea.
-Mordoa, e.
-Bai.
-Eta baserrin zer zeukazuen, ganadue?
-Bai.
-Zer ganadu zeukazuen?
-Guren egongo zien hamasei bat behi ta beste idi parea; txekorrak egongo zien zortzi-hamar bat. Behorra, zaldie ta zean, bi edo hiru kaballerie egoten tzien; hoikin izaten zan hango zera.
-Martxa.
-Martxea.
-Eta ardirik eta bazeukazuen?
-Ardiik ez. Guren ez zan eoten ardiik.
-Behiak eta bai.
-Bai, behiek eta bai.
-Eta esnea kalera saltzen zenduen?
-Bueno, bai. Kalera. Gero hasi giñen Gurelesai ematen’e, baiño ordun Gurelesak’e zea haundie ein zon. Ez zon erditan paatzen, batzutan zean, oso gaizki, ordun bolara hartan. Nik ez dakit hasi berrie zan baiño berealditako zeak eman zittun, disgustok eman zittun porke eaman eta erditan ez dizu paatzen. Eta gero hasi giñen ba gazta eitten, bertan etxen gazta, behi-gazta eitten gendun eta bueno asteaizkenetan hemen ferien saltzen zan.
-Zeiñek egiten zuen behi-gazta?
-Amak eta. Ni’re ibiltzen nitzen, bai. Tartetan neri’re tokatzen [zitzaidan].
-Eta gazta nola egiten zenduten esplikauko zenduke?
-Gazta. Esnea biltzen dezu, zea batea jartzen dezu, balde zea baten, gazure, zera, gatzagie botatzen diozu eta hue pixka bat zeatzen danen, gero mozten dezu, puxkataka jartzen dezu eta hure ba bere ontzi zera baten hue jartzen dezu han, eta gero eskuz aurrena estutzen dezu, bere zea ematen diezu forma bat eskuz eta gero ia prensara sartzen dezu. Gero prensa hortan ba, gero ia aldi bateratakon jartzen dezu bere zea baten, estanteri baten o "lo que sea".
-Bazeukazuen toki bereziren bat gazta gordetzeko?
-Bai, bazeren, estanterie ta zean-ta baldek eta zerak eta horik ia bazeren. Prensa ez gaur egunetakoa bezela baiño ordun bazeren ba kontrapixuk eta han bertan eindako zea batzuk.
-Etxean egindakoak?
-Bai, bai.
-Eta gazta keetu egiten zenduen?
-Bai, bai. Kea ematen zitzaion. Hola zea leku bat, txoko bat bazeon eta han keakin etxeko zea baten, txoko baten.
-Eta gaztak kalean saltzen zittuzuen?
-Ez, ferian. Bai, ferin.
-Eta behar izaten zan zeoze gaur egunean etiketak bezala?
-Ez, ez.
-Ez zitzaion pasatzen iñungo...
-Ez, ez. Gazta normala jeixten zan, batzuk kea emandakoa bestea eman bekoa, batzuk berrixeo, beste batzuk zartxeo, bai, ezta... Behi gazta jeneralen berrie izaten zan, ez zan izaten, gehienerako ere sei hillabete? Ez, gutxigo. Hiru bat hillabete edo. Gazta jeneralen gazta berrie ibiltzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia