Diru-laguntzei esker, ikastola zutik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko ekainaren 03a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: ORD-029/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
-Zenbat lagun juntan?
-Zortzi bat. Baiño beti gertatzen dana, zortzi bai baiño gehienak ba, zortzitio efektibo esaten dana igual lau o bost. Bueno, baiño hori alde batera utzi ta, hamar bat gehiena. Bilerak eta. Nik egie esan, nahiko lan banun dirukin, porke lehen aittatu degun karmelitan kolegio hori’re, bueno, hemen gero eta haundigo eitten ari zan, gero ta jende gehio ta, erosi zan, soziedade bat formau zan, Jakintza, eta ordun akzio bitarten da erosi ein zan karmelitan kolegio hori. Hue izan zan diferentzie haundie, bakizu. Lehenao’re eskola ematen zan hor, eta ordun gelak eta hoik danak ia hobeto zeren, baiño hala’re hue txikitxo geldittu zan, txikitxo. Ta batzuk baten, bestek besten, ta kasik erabat... Ia ahaztuta nao gauza askokin baiño.
-Ikastola jarri zenuten garai hartan diru-laguntzarik eta izaten zenuten?
-Bueno. Jendek ematen zuna ta gero enpresetara ta zeatzen zan.
-Jendeak bazeuken laguntzeko zer hori?
-Bai. Hemen bazeon Lutxi, guk esaten genion Lutxi Komadrona, harrek ezaupide haundik zeuzken eta harrek diru asko zeatu zun, bildu zun. Gero ba gurasok genduken ba hillero, kuota bat pagatzen gendun. Eta gero betikoa; festatan, festatan diru asko ateratzen zan; eta hola, nola edo hala ba. Gero ia hasi zien subentziok eta gauzak. Nik utzi nion, nik bost urte ein nittun, eta nik utzita gero Euxebio Itziarrek hartu zun nere kargue eta ia hasi zien subentziok eta pixkat arnasa hartzen. Baiño ni ordainduta nao Ordiziko festatan maixu, maixu bat etorri ta hola zeola, diruik bare, ta kajoitio bertatio tabernatik hartu eta “a cuenta”, aiba, eman dirue ta hola.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!