Mojetako zigorrak; Zurutuzarengana partikular
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Matematikak, gramatika, historia eta abar ikasten zuten. Lanean hasi zenean Zurutuzarengana joaten zen matematikako partikularrera, ikastera. Mojetako eskolan zigor gogorrak izaten zituzten eta erregelaz ere jotzen zituzten.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: ORD-025/003
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
-Eta ze ikasten zenduen eskolan?
-Eskolan? Danetatik, danetatik.
-Monjetan, adibidez, ze ikasten zendun?
-Monjetan? Historia, Matematika, esan dizutena, Geografia, Historia... Danetatik, ematen zuen danetatik. Eta gero hortik juten nitzen... hortik ez. Laneen hasi eta lanetiken erten, ta juten giñen, zuk ez ziñun ezautuko, ezta urte asko hil dala, Zurutuza. Hamen Plaza Garagarzan bizi zan. Oin ahizpa bizi du, maestra izan da ahizpa´re, baiño harek ematen zigun partikularra matematikak. Eta nik askotan esaten det: "Ene!, hara, dakitten matematika kontue hor". O tonta nitzen, egie esaten dizut, nik horrekin: Consuelo Zurutuza.
-Erakusteko zera diferente...
-Oso, oso. Eta giñen hiru persona, ta dedikatzen zan espresamente zuri; eta hara, horretxekin.
-Eta monjetako eskola gogorra zan?
-Bueno, bai. Zigortze ziguen noizin behin. Paretan kontra, paretan kontra jarri zerbait gaixki ein baziñun...
-Zer zigor izaten zan?
-Paretan kontra, paretai begira jarri. Hori bai. Eta baita, uste det, regla esaten det nik hori hartuta, eskue jarri hola ta; baita, baita, hori uste det bazala. Baiño bestela ez, ondo, ondo. Esan dizutena, hamalau urte arte hor.
-Eta gero monjetatikan sei urtekin karmelitetara pasau ziñen?
-Bai.
-Eta zer zan, salto haundie zan ikasteko...
-Ez, ez. Hamengok´e onak zien baiño gu txikigook eta errexago utzi. Ez, baiño ona. Hamengok´e hola bertan bizi giñen, etxen ondon, e, ba konfiantza haundie berakin eta. Ez, monja onak. Neretzako danak izan die onak, egie esateko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!