Ordizia (Gipuzkoa)

11 urterekin eskola utzi eta lanera

11 urterekin eskola utzi eta lanera Doktrina derrigorra zen. Jaunartzea egin arte ibili zen mojekin eta gero herriko eskolara pasa ziren; dohainik zen eskola. Lanera hasi zenean, 11 urte ingururekin, eskola utzi zuen eta partikular joaten zen ikastera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-023-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Doktrina derrigorra zen. Jaunartzea egin arte ibili zen mojekin eta gero herriko eskolara pasa ziren; dohainik zen eskola. Lanera hasi zenean, 11 urte ingururekin, eskola utzi zuen eta partikular joaten zen ikastera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta dotriña?
-Beharko. Bai, bai.
-Eta hori ere monjak erakusten zuten edo?
-Monjak eta eskolan´e bai. Ta gero katekesisa juten giñen. Bai.
-Esan dezu monjetatik eskolara pasatu ziñela, zenbat urtekin?
-Gutxi, gutxi. Nik uste det komunioa ein arte edo hola. Komunioa zazpi-zortzi urtekin eiten gendun, eta ordun ba eskolaa ba. Bueno, nahi izan ezkeo gero´re segitzen zuen monjakin, baiño nik ez dakit zegatik aldatu ninduen monjatik herriko eskolaa, ez dakit zeati, zeatio ez zuen..., dana gratis zan, ez gendun pagatzen ezer, baiño ez dakit zeati.
Eta herriko eskola nun zeon?
-Esaten dizut, Torrean, Correos daon hortan, harutza juten giñen.
-Hori ere debalde zan, ala?
-Dana, dana. Guk ez gendun ezer... Gero nola hain denbora gutxin jun nitzen ni eskolaa, ba lanea juten nitzen baserritaa, Upabira ta [...] ta lanea juten nitzen, beharko jun, aitteik be genden eta, eta ya ke ez nitzenez egunez eskolaa juten, urte baten eo holaxen, "clases particulares" ematea juten nitzen, Hidalgo, Antonio Hidalgonea. Baiño illuntzen seiteti zazpietaa edo zazpietatik zortzietaa, juten giñen pixkat gehixeo ikasteatik.
-Hori eskola utzi eta gero?
-Bai, bai, gero. Baiño hamaika urte ezkeo ia nitzen eskolaa gehio jun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia