Ordizia (Gipuzkoa)

Gerra ondorengo giro politikoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-021-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra ondorenean ez zuten goserik pasa tabernari esker. Orduko egoera politikoa azaltzen du. Neskamea hil zutenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta geo gerra ondorena ta hola goorra izan zan?
- Bai, gosea. Guk ez gendun pasa goseik, zeatik hemen tabernan beti genduken…
- Jatekoa.
- Bai.
- Eta gero politikoki, ba ez dakit, tensioa o hola zeon?
- Baita. Baita. Oain historia repetitzen ai da e?
- Bai, bai.
- Ordun karlistak, eta nazionalistak.
- Eta burlak eta holako gauzak bai ezta?
- Bai, bai.
- Eongo zian ezta?
- Bai, bai. Karlistak zeren pixkat…
- Harrotuta, iyota.
- Bai, ni akordatzen naiz, kalen pasatzen zienen margaritak, aittuko zenduen, txapel, txapel gorrikin ta...
- Emakumeei?
- Emakumek bai.
- Baiña hoi zer zan, kongregazio bat bezela o... ez zan elizakoa?
- Ez dakit. Ez, ez, elizakoa ez, aparte. Bai, kalen pasatzen zien “con un”... harrotuta erabat.
- Haik irabazlek zien ta! Betikoa.
- Bai. Baiña ze mentalidadea ezta?
- Bai, egie da. Batzuk gaizki pasako zuen ordun gerran.
- Bai. Oso gaizki. Bai, guri neskame, este, hil zioten balkoi hontan.
- Neskame bat?
- Lazkaomendikoa.
- Bai e?
- Bai, ordun ez zeren etxe hok, etxe gorrie zeon, ta han zeren nazionalak, eta atera zan erropa jasotzea. Nere aitak esaten ezetz, “ez iyo, zeatik han dare”. Gañea illuntzea zan, illuntzen ordun, eta bueno, jo in zuen. Eta hil zan, ordu batzuk eon zan biziik.
- Eta hil zuen ze, peligrosua izango zalakon eo...?
- Bai, ba, ta gero konturatu zienen gu giñela, nere aita gañea etorri zan jasotzea, eta bueno etorri zien esanez ba nola okurritu zitzaion momentu hoietan balkoira ateratzea.
- Ya, baiño.
- Baiño.
- Baiño hua hil in zan. Bueno, hil in zuen.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia