Ordizia (Gipuzkoa)

Gripe izurritearen ondorioak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-021-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitona pratikantea zuen eta Zaldibiara joaten zen. Amona Itsasondokoa zen. Gripe izurritearen garaian aitaren senide batzuk hil ziren. Aitak Etxeberria lantegian ikasi zuen arotz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dezu aitte, bueno aittona, praktikantea zala.
- Bai, Beheko Aiakoa zan.
- Eta Zaldibia etortzeko, hoi ze ingo zan, sorteoz o tokauko zitzaion o hola...?
- Bai, seguraski. Ta gero ezautu zun nere amona, zan Sarasola, Itsasondokoa, ezkondu zien ta...
- [...]
- Bai. Eta izan zien nere aita ta hamaika, hamaika senide. Baiño ordun, ez dakit, beste izan zan gripe garaie, hil zien zortzi senide o beatzi hil zien.
- Bai e?
- Geatu zien bi bakarrik.
- Joe, ta hoi aitte praktikantea izanik.
- Bai. Orduako hilda zala uste det aitte e? Bai.
- Eta iñok, bueno, biziik geldittu zienenetatik ez zon praktikante ikasi, aittek bezela?
- Ez, ez, nahiko lana izan zuen aurrea ateatzen.
- Ta zure aittek ba al dakizu nun ikasi zun arotz-ofizioa eo?
- Ez dakit, hemen Etxeberrian taillerren. Etxeberria ta Iztueta. Bai, zan beti, nik hor ezautu nun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia