Ordizia (Gipuzkoa)

Ama zerbitzaria eta aita erlojugilea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Munduate Altuna, Trini

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erdaldunak herrira gerra aurretik sartu ziren. Triniren gurasoek bazekiten erdaraz. Baserritarrak zerbitzari lanetara joaten ziren eta Triniren ama ere hala ibilia zen. Aita erlojugilea zen, Munduatekoa. Triniren anaia ere ibiliz zen langintza horretan gerratean hil zen arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero Ordizia erdaldunek eta noiz hasi zian etortzen, kanpoko jendea? Gerra ondoren ala aurretik?
- Ez, ez, lehendik. Bai, bo, gaillegok eta kasteillanok, eta danetik zegon hemen, danetik. Oain oain aiñe kantidade ez, baiño bai bai, bai. Bai bai.
- Eta Ordizin ba al zan erderaz ez zekin jendeik?
- Erderaz zer?
- Erderaz ez zekin jendeik ba al zan Ordizin, zuen garaien? Zuen aitta-amak eta, erderaz ba al zekien?
- Aittek bai, bo, amak… baita, zeatik serbitzen izan zan erdaldunen etxen, asike erderaz jakingo zun zerbait.
- Baiño izango zan igual hemen baserritako jendea o…?
- Ordun basarriko neskak serbitzea danak.
- Zuen ama nun izan zan serbitzen?
- Ba, Beasaingo fabrikako txaleten baten, txaleten. Ta hemen kalen’e bai, Ibarbian etxen uste det zerbait bai. Baiño han, printzipal han.
- Eta aittek ze ofizio zuan?
- Relojero.
- Hara! Munduate relojerikoa? A bai?
- Hor dauke argazkie.
- A bai.
- Ehun urte in zittun egunen.
- Ehun urte in al zitun? Joe. Eta zuek, relojerin ta ez al ziñeten lanen aitzen?
- Ez, guk ez. Anaie bai, anaie zaharrena. Bueno, nere ondorengoa, relojeritzan segittu zun harrek, baiño hura gerran hil zan.
- Eta aittek nun ikasi zun ofizio hoi? Ba al dakizu?
- Ordun ez zan eskola beharrik.
- Hoi ba, eskola haundik ez zun eukiko.
- Ez.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia