Ordizia (Gipuzkoa)

"Hika" egitea, errespetu falta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-008-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gurasoei "hika" egitea errespetu falta izaten zen, neskentzako itsusia zela esaten zion amonak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk gero hika itten zenduen? - Bai. - Amakin eta? - Ez, amakin ez. - Amonak? - Amonak berez… - Zuei? - Bai, baiño guk hika ez ziguen uzten. - Zuei ez? - Itsusie zala ta. - Itsusie zala? - Bai. Itsusie zala hori, ta… - Baiño amonak zuri bai, itten zizun? - Baiño hika ez e? - Ez? - Amonak eta amak eta hoik danak zuka. Horregatik, eak ere in behar zuen, guri gogor eitteko. Bai. Ez zitzaien gustatzen, “hori itsusie den neskantzako oain”. Ta gero, klaro… bai, gero arte!... - Baiño beak esaten zizun “hoi itsusie den”, hika esaten zizun beak. - A bai, bai, bai. - Eta geo zuk anai-arrebakin eta hika? - Ez, ez, ez. - Erderaz? - Erderaz guk jo ta ke, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia