Ordizia (Gipuzkoa)

Lagunekin ere gaztelaniaz

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Eguren Otegi, Lupe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

6 anai-arreba ziren. Gurasoekin bakarrik egiten zuten euskaraz, lagunekin ere erdaraz egiten zuen eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Elk) Zenbat anai-arreba ziñeten zuek?
- (Lupe) Guk? Jesus, Felisa… aber, txoin, aber, Felisa, Joxe, Bautista, Eugenio, Flipe ta ni, sei
- (Elk) Eta etxen zuei dana euskeraz eingo zizuen?
- (Lupe) Ke ba.
- (Elk) Etxen ez?
- (Lupe) Ke ba! Aittak aittak bai, bai, baiña gaiñontzekok gure arten?
- (Elk) Anai-arrebak erderaz?
- (Lupe) Uste nun erderaz, ni ez naiz ya goatzen, baiña uste det erderaz itten gendula ya.
- (Elk) Ta kalen lagunarten’e bai?
- (Lupe) Kalen lagunarten’e bai.
- (Alaba) Zure ahizpakin, zure ahizpakin nola hitz eitten dezu ama? Ahizpa bat badaukezu zuk larogeita hamasei urtekoa.
- (Lupe) Bai, baiño harrek’e, gehiena erderaz eitten du harrek’e etxen. Bai…e? Ezetz?
- (Alaba) Harek seme-alabakin ez, baiño zukin bai.
- (Lupe) Behintzat, nik han erderaz aitzen det dana juten naizenen. Horregatik esaten det.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia