Hil-kanpaiak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-003-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Karmele Etxabe - Larraitz Garmendia
- Data: 2004(e)ko otsailaren 27a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: ORD-003/016
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Ordiziako Udala
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Kanpaiek... elizako kanpaiak... emakume, hildako... hil-kanpaiak eta hoik, emakumezkona edo gizonezkona Ordizin diferente izaten al da hil-kanpaia?
- Emakume edo gizonezkonak? Bai, izaten zan diferentea. Bai, emakumeak, osea, jotzen zuen bat haundie, dong, ting-ting. Emakumea hil zanen, hasten zan tin-tin horrekin. Ta gizonezkoa hiltzen zanen, hasten zan haundikin.
- Eske hoi jende batzuk esan digue ezetz, ta Zaldibin diferentea da. Ta hemen ezetz esaten zuen.
- Batzuk baietz esan digue, baiño...
- Bai, hemen hasten zuen bi ttikikin.
- Emakumezkoa?
- Emakumezkoa. Eta gizonezkoa haundikin. Ta klaro, askotan geatzen ziñen: bi ttiki, guk hemendio, klaro, herrikok herrin bertan ondo aitzen zuen, guk’e aitzen gendun. Baiño askotan ba txikie ezta perzibitu bazan, ta tun, ta adios, hil da baten bat. Ta geo arrastoik ez, aurretik jo ote do, ez ote do?
- Geo esan zigun baita, gaixo zeonen’e jendea, hola gaizki xamar zeonen o’re jotzen zuela kanpaia.
- Nik ez nun ezautu hori.
- Ez zendun ezautu?
- Ez, ez.
- Hoi norbaitek esan zigun.
- Ez, lehenago izango zan hoi.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!