Ondarroa (Bizkaia)

Gerra garaian Lekeitio aldera ihesi

Gerra garaian Lekeitio aldera ihesi <p>Bi urte zituen gerra sasoian. Berak ez du oroitzapenik, baina tiroak botatzen zituztenei "kakati!" deiadar egiten omen zien, etxe atarira irtenda. Etxekoek ganaduen jatekoa gauez prestatzen zutela ere entzun izan du. Azkenean, alde egitea erabaki zuten. Trasteak astoan hartu eta Lekeitio aldeko baserri batera joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-050-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi urte zituen gerra sasoian. Berak ez du oroitzapenik, baina tiroak botatzen zituztenei "kakati!" deiadar egiten omen zien, etxe atarira irtenda. Etxekoek ganaduen jatekoa gauez prestatzen zutela ere entzun izan du. Azkenean, alde egitea erabaki zuten. Trasteak astoan hartu eta Lekeitio aldeko baserri batera joan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, gerri... nik urte bi neukezen gerra denporan eta orduntxe gurin... alde ein gendun guk. Bueno, ni umi nitxan ta alde... Osea, horrek esan dabena, hortik tiruk botaten zittuenin, gure [etxe ondoa], nik urten ein neban, urte biaz, eta eitten neban, badakizu, umik gaztetan zertu eitten dala, konturetu eitten dala molestaziñoie ta “Kakati!!!” eitten ei notsen diar, esaten osten /esatozten/, [...] urten ta hor tiruek botaten zittuenin. Eta gero hamen ez dakit ba nik zemat denporan horrek tirukin-ta bizi... Bai, nire gurasuk eta nire tia-ta, akordetan na, gabaz eitten ei xeben ordun –harek be gerran luze eon zin, kontizu, hor baserrixen–, gabaz eitten ei xeben ganajateku, ganauntzako jateku ta. Eta halako baten dezididu eingo zin aldeten eta Lekeitiora pasau. Astun hartu trastik, eta, honek esan dabena, Etxano baserrixen Asterrikatik behetik gora e, zera, Santa Katalinan bizi... bizitzi... Ez dakit, /eztai/ ba nik zemat denpora, baiñe han denporatxu ein izengo zan han bizi izeten, Santa Katalinan. Ez dakit /eztaitx/ badakizun Lekeition nun dauen, han portuan goixen.
- Bai, bai.
- Hantxe bixi izen giñen, bizi... ein giñen gu. [...] Eta ordun be jabonaduri eittea-ta bajetan ei zin hatxea, hatxetako ta... esaten eben e gure zerak. Nik neuk gogun ez dauket, baiñe Lekeition ba...

Egilea(k): Eneritz Leon Davila (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia