"Hiru aeroplano" kanta herrikoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-047-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zekiten euskarazko kanta askorik. Amak kanta herrikoi asko zekizkien eta horiexek bakarrik abesten zituzten euskaraz, eskolan erdarazkoak ikasten zituzten eta. "Hiru aeroplano" kanta herrikoiaren lehen zatia abesten du.
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: OND-047/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- Zer kantaten zan ba?
- Euskerazko kanta asko ez genkixen, gauzi de, erderaz eskolan. Baiñe guk geuk e gure ama zan kantalaxe, hamengoxe herrikoi-herrikoi kantak, betiko-betikuk horretxek kanta.
Umetako... berezi kanta euskaldunik guk ez genkixen, ze erderaz e… ikasi genduzen jokuk. Baiñe herrikoi kantak, entzunde etxitan ta…
- Ze kanta zien edo?
- Bai, “Hiru aeroplano pasa ta bat itsasora jausi” ta horreitxek.
- On kantetako moduen bai?
- E?
- Kantetako moduen oin bai? Ze horrek be ia galdu eitten die, ez?
- On, on? Ba bai! On nik kanta? Jesus!! Bueno…
Hiru aeroplano pasau-ta,
bat itsosara jausi.
hiru aeroplano pasau-ta,
bat itsosora jausi.
ekarri
Seberianok ekarri
Seberianok ekarri
Seberianok
barran fonduan utzi.
Bota-ta
ezin atrapa bota-ta
ezin atrapa bota-ta
ezin atrapa,
txikotetik eskapa.
Hori egixe da, hori egixe da,
neuk ikusitelako,
hori egixe da,
hori egixe da,
neuk ikusi dolako.
Egongo diz gehixaua be bai, holakoxik, da “Ixil-Ixilik dago” hoixe [...] horretxek oso polittak.
Egilea(k): June Arrizabalaga Rekalde (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!