Hondartza udatiarrentzat; eurak errekara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-047-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: OND-047/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Eta ze akordu dekozu, umetako Ondarruna eta zuen umetako...
- Umetaz gu, ze esango dotsut /esangotzut/ pe? Hondartzi, hori hondartza ederroi, esaten neban ba, batetik e, ondo jan, ondo bixi, aberatsa ixan, ta hondartzi be eurentzako, nik ez neban entediuten. Gure amak esaten euskun /esateskun/ beraneantintzat dala hondartzi, ondo jaten dabenantzako. Urak zelan eitten daben makaldu, igarixak eta holan, gu ez giñala jun bir. Ta ordun, ba, nahi ez. Ta hor zelan errixu geunkan, hor, hondarra, hondarra deitzen gentsan, “hondarrea”, errixu hantxe. Ez geukan baiñuko erropaik be, baiñe beti... gure amai gustaten jakon ba... obra onak-eta eitti ta holan, eta "tzank"!, erropa ta guzti... Bajaten zin, egixa esan, goiko kaletik eta Kalanditxik herrire bajaten zinin umik, gitxirek ekixen igaixan, ordun jauste zin ta beti gebizen umik salbaten. Behin o behin benetan, ta mille bider ba olgetan. “Umi salba dou” ta halaku, ta nahi beste igari ein erropa ta guzti, ta ala, etxea hundiute gero. “Umi ta ondo da?” “Bai e... estu ta ibili da /ibilire/, estu-estu, baiñe, tire, jun de” ta, listo. Beti asmaten. Ta gero kasetak-eta ipini eben, ta nausitxuauak ein giñanin, hamar... hamar urte ta... gero gure aiztak zaharrauak.... ta, bueno, kaseti rubixi ixaten zan, peseta rubixa bat, eta hantxe erantzi ta... Ez geunkan baiñuko erroparik be, ya esta bien, e? bañuko erropaik be ez. Baiñe beti egoten zan hantxe alkilerreku, edo hangu, edo harek ez dakit /eztai/ zeiñena, edo aiztine, edo [laga ber tzala], lehenengo bat baiña haretxeaz, gero besti... Ta peseta bateaz hamendikaldeko atetik sartu, handikaldeko ati erai, kasetik ate bi eukitten eban ta, ta handik sartu kuadrilla guzti. Sartu kasetin barrun, ta danok ez geunkanetik baiñuko erropaik pe, kanta ta kanta, hantxe. Ta akordaten na nire gixona gero ixan zana, gauzie, e? eitten eben e... kaseta azpire sartu ta [halaik] egurrak [errexak], ta handixek espiaten. “Eee, nun daz?” ta... ze karajo eitten gendun han? ba, kanta ta kanta, ta txistik konta ta, “nun egongo?” ta... Osea gutzako plaixe... ta igai hondartzan gitxi, oso gitxi: errixun. Nik esate neban. “Ondiokan e, ondo jan, ondo bixi, eskola jun...”, porke niri eskolaa juti-ta asko gustate jat... Lagun bat geukan hor, tarteko aberats bat, edarto bixi, ta plaixe eurentzako. Zela leike ba?
Egilea(k): ekain.zubizarreta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!