Hondartza udatiarrentzat; eurak errekaraAmak esaten zien hondartza udatiarrentzat zela, ondo jaten zutenentzat, itsasoko urak makaldu egiten zuela eta. Eta orduan errekara joaten ziren bainatzera. Kaleko askok ez zekiten igerian eta askotan beste umeak uretatik ateratzen ibiltzen ziren, batzuetan benetan, eta bestetan jolasean. Nagusiago egin zirenean "kaseta"k jarri zituzten hondartzan. Pezeta bat ordaindu eta, denentzat bainujantzirik ez zutenez, "kaseta" barruan kantuan ibiltzen ziren.