Ondarroa (Bizkaia)

Baserrian jateko faltarik ez, baina soberan ere ez

Baserrian jateko faltarik ez, baina soberan ere ez <p>Gerra garaian bera aita preso egon zen eta ama beste anai-arrebekin mugaz bestaldera joan zen, Frantzia aldera. Agurtza Ziortza-Bolibarreko familia baten etxean egon zen, betiere oso gustura. Ez zuten jateko askorik, baina bai nahikoa. Gogoan du behin arrautza frijitua erdibana jan zuela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian bera aita preso egon zen eta ama beste anai-arrebekin mugaz bestaldera joan zen, Frantzia aldera. Agurtza Ziortza-Bolibarreko familia baten etxean egon zen, betiere oso gustura. Ez zuten jateko askorik, baina bai nahikoa. Gogoan du behin arrautza frijitua erdibana jan zuela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ba, bueno, han be, ba... zazpi anaixa-arreba giñan. Okerrak giñan, umik giñalako. Zazpi anaixa-arreba, aittitte Anton ta amume Manuela, eta aitte Julian ta ama Bittori: 7,8,9...11 lagun batzen giñan familixan. Baiñe, ba, baserrixan, sekule ez zan ixetan falta. Ez euan... ez euan bir dan beste gauzaik baserrixan be, ze oilluk gogoratzen naz ez ebela eitten arrautzaik bir dan besteik, bana jateko be. Baiñe gogoratzen naz egun baten aiñik esan euskun /esaskun/: "Ia, ba, umiok, ba, gaur ba, arrautza gitxi dakauz ba, baiñe erdiz bana jango dou". Eta arrautza prijiu bat —gogoratzen naz ondion— nire “hermana de leche” esango gendukena, ha be Miren da ta, nire “hermana de leche”k eta nik arrautza erdi bana jan gendun. Gero egoten zan, ba, labako sue eitten zan. Munittibarrea juten giñan, Munittibarrea honek e… garixaz ta artuaz urune eitteko. Artu etxin eitten zan, labako sue etxin eitten zan. Guk laguntzen geuntsan añiai, baiñe ez ixen truke be. Ez ez genduleko nahi eiñ, zeozen truke eitten gendun. Eta gure truki zan, labako sue eiñ eran, opiltxuk, masa sobrantikin opiltxuk eiñ eta harek umintzako, guk emon geuntsan laguntziaz. Eta oso pozik. Ta gero pillo bat sagar hartu, laba berta bota, erre... jateko faltaik ez euan. On, arrautzin hori anekdotioi hortxe geldittu zan, arrautza erdi bana be gerta gazkunela jati baserrixan egonarren.

Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia