Ondarroa (Bizkaia)

Baserritik Ondarroara etorri eta erdaraz ikasi behar

Baserritik Ondarroara etorri eta erdaraz ikasi behar Bolibarko baserri batean hazi zen bertako familia batekin 10 bat urte izan zituen arte, eta ordura arte ez zuen erdararik entzun. Dena zen euskaraz, eguneroko bizimoduaz gain, baita eskola eta dotrina ere. Ondarroara bueltatu zenean, eskola nazionaletara joan behar izan zuen; han dena zen erdaraz eta ez zuen ezer ulertzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bolibarko baserri batean hazi zen bertako familia batekin 10 bat urte izan zituen arte, eta ordura arte ez zuen erdararik entzun. Dena zen euskaraz, eguneroko bizimoduaz gain, baita eskola eta dotrina ere. Ondarroara bueltatu zenean, eskola nazionaletara joan behar izan zuen; han dena zen erdaraz eta ez zuen ezer ulertzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nik egixe esango dotsut /esangotzut/, ni baserriko umi naz, ez bertan jaixu, baiñe bai baserrixan hezittaku, bederatzi urte ta erdi hamar urte arte. Nik enekixen erderaz. Hamen euskeraz eitten zan, eskolan ibili nitxan euskeraz, eitten zan. Dotreiñi, gaur egun be gordeta dakat hogeta hamalau urteko dotreñi, dana euskeraz euan, nik erderaik sekule neure bizitzan, hor hamar urtea bittartin ez neban entzun, etxea ekarri nitxuenea arte. Ordun ba… klaro, etxea ekarritte gero hamen nazionalak euazen, eskolak, eta hor sartu nitxun nire amak, eta erderaz , baiñe nik eneban ixe ulertzen, daitxena da esaten ostala Doña Luisak: “Tú no sabes nada, al pelotón de los torpes”. Beti azkan. Bai, bai, barre… “pelotón de los torpes”, azken egoten nitxan. Baiñe nire atzetik baeuan besten bat eta zan, Espaiñiko mapi, ni lepuaz Espaiñiko mapi joten eta. Halako baten, eta halako baten eta beti beire eta ba hamalau urte arte euki nitxuen hamen, nire amak ukando bixka bat baeukan zuzendaixaz eta… hamalau urte…

Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia