Jolastu neskak neskakin
Edozertan jolasten ei zuten umetan: pongolak hartuta, sokan... Hori bai, neskak neskatara, mutilak aparte. Mutilekin ez zuten ia hartu-emonik.
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: OND-042/032
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Erozetan. Eee... pongolak, pongolak badakixu zertzuk dizen? Billotxan-ta han beheko barrenin egoten dan eee... pongoli esaten gakon. Haretxei bueltia emon ta gero han "pongola bat, pongola bi...", ezta? kantaten, kantaten. Sokan be bai, ta holantxen.
- Neskak neskatara?
- Bai, neskak neskakin. Eta mutillak mutillakin.
- Aparte?
- Kanta be bai, "Neskak neskakin, mutillak mutillakin".
- Eta mutillakin orduen traturik bapez?
- Bai, guk ee bai, zeoze bai, baiñe ez behintzat, ee…
- Eskolan be ez, jolastu be ez...
- Lehena inozentxixan bixi.
Egilea(k): Yunan Agirretxea Aristi (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!