Ondarroa (Bizkaia)

Gerra garaian Santanderreraino ihesean

Gerra garaian Santanderreraino ihesean Bi lehengusu Bilbon Itsasalde batailoira joan ziren boluntario. Aita eta aitita ere boluntario joan ziren Markinara, intendentzian jendea behar zutela eta. Jatekoaz arduratzen ziren. Intendentzia lehenbizi Mungiara eta gero Gernikara mugitu zuten. Eurak ere Gernikara joan ziren, Lekeitio berehala hartuko zutela jakin zutenean. Handik Bilbora alde egin zuten. Amari umeak barkuan atzerrira bidaltzea proposatu zioten, baina ez zuen nahi izan. Ospitalean zegoen aitita jaso, umeak hartu eta ihesean Santanderreraino joan ziren. Han Euzko Jaurlaritzak ipinitako barkuetan Frantziara eraman zituzten. Han ez zituztela nahi eta trenean Bartzelonara bidali zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-041-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi lehengusu Bilbon Itsasalde batailoira joan ziren boluntario. Aita eta aitita ere boluntario joan ziren Markinara, intendentzian jendea behar zutela eta. Jatekoaz arduratzen ziren. Intendentzia lehenbizi Mungiara eta gero Gernikara mugitu zuten. Eurak ere Gernikara joan ziren, Lekeitio berehala hartuko zutela jakin zutenean. Handik Bilbora alde egin zuten. Amari umeak barkuan atzerrira bidaltzea proposatu zioten, baina ez zuen nahi izan. Ospitalean zegoen aitita jaso, umeak hartu eta ihesean Santanderreraino joan ziren. Han Euzko Jaurlaritzak ipinitako barkuetan Frantziara eraman zituzten. Han ez zituztela nahi eta trenean Bartzelonara bidali zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia