Gerra garaian Santanderreraino iheseanBi lehengusu Bilbon Itsasalde batailoira joan ziren boluntario. Aita eta aitita ere boluntario joan ziren Markinara, intendentzian jendea behar zutela eta. Jatekoaz arduratzen ziren. Intendentzia lehenbizi Mungiara eta gero Gernikara mugitu zuten. Eurak ere Gernikara joan ziren, Lekeitio berehala hartuko zutela jakin zutenean. Handik Bilbora alde egin zuten. Amari umeak barkuan atzerrira bidaltzea proposatu zioten, baina ez zuen nahi izan. Ospitalean zegoen aitita jaso, umeak hartu eta ihesean Santanderreraino joan ziren. Han Euzko Jaurlaritzak ipinitako barkuetan Frantziara eraman zituzten. Han ez zituztela nahi eta trenean Bartzelonara bidali zituzten.