Gerraren hasiera: gizonak itsasoan eta ama beldurtuta Lekeitiora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-041-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra Zibilaren hasiera nola bizi izan zuten. Estatu kolpea egon eta Errepublika kendu zutenean, nazionalek berehala hartu omen zuten Nafarroatik Donostia alderakoa. Herrian zabaldu zen Francorekin zebiltzan moroek euskarazko izenak zituzten umeei bularrak erretzen zizkietela. Ama bakarrik zegoen, aita aititarekin atunetara irtenda zegoelako, eta beldurtuta, amarengana Lekeitiora joateko poltsa prestatu zuen. Hiru egunerako joan zen, baina hilabete eta erdi egin zituen Lekeition, Ondarroan zerrenda beltzean zegoela jakin zuen eta. Bitartean, aita eta aitita Bilbora joan behar izan ziren arrainarekin, gerrako barkuek behartuta. Txaluparik itsasora irten ez zedin, piezak kentzen zizkieten. Halako batean itzuli ziren herrira.
- Proiektua: Ondarroako institutuko grabazioak
- Elkarrizketatzailea(k): Maialen Bengoetxea
- Data: 2014(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:04:39
- Erref: OND-041/028
- Emalea: Bakarne Aretxabaleta
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!