Ondarroa (Bizkaia)

Saturrarango kartzelan ume asko hiltzen zen

Saturrarango kartzelan ume asko hiltzen zen <p>Saturrarango kartzelan ume asko hiltzen ziren, hilkutxa zuria ateratzen zutenean jakiten zuten. Mutrikun lurperatzen zituzten. Anekdota bat kontatzen du, Benantzirentzako zen gaztaia jan zuenekoa.</p>
Hizlaria(k): Sorkunde

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-040-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Saturrarango kartzelan ume asko hiltzen ziren, hilkutxa zuria ateratzen zutenean jakiten zuten. Mutrikun lurperatzen zituzten. Anekdota bat kontatzen du, Benantzirentzako zen gaztaia jan zuenekoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sorkunde: Eta gu juten [giñan] gero… Harek urten ta gero, ba, klaro, bixkat zaharrauak; eta, ba, juten giñan eta esaten dotsut /esatetzut/, gure kaleko, hau, Dolores Karpinteruana gero, juten giñan gure kaleko, bueno, esaten dotsut /esatetzut/, mojeta juten giñan guztik. Hasi neu baiño handixauatik eta haunakoxe arte juten giñan; danok. Baztar-baztarretik jun ta harek kanpun gelditzen zin. Eta gu igual barrun geuazen bittartin igual ataten eben /atateben/, honek, kaja zurixak, umik hildde ta. Ta Amaia Uribe da...
- Laguna: Horixe esatera nixun.
- S.: Amaia Uribe da ni baiño 3 urte gaztia, eta aurreko baten esan ostan /esastan/: “Sorkunde, akordaten zaz harek, hainbeste kaja?”, "Akordako ez na ba, zemat ume hildde".
- Laguna: Ha ate handixe honek esan dabena?
- S.: Orduntxe iraitten eben /iraitxenben/.
- Laguna: Eta marki da ondiokan.
- S.: Orduntxe iraitten eben /iraitxenben/.
- Laguna: Ha ate handixe iraitten eban /iraitxenban/ orduntxe. Ta ikasi gendun: “Ene! Ontxe be hilddakue dakarre”.
- S.: Bai ee, zein da hori? Bai, emakumik be bai, baiña kaja zurixak emoten oskun /emotesku/ geuri... uminak.
- Eta, nora erueten ebezan enterretan?
- S.: Mutrikure edo, Mutrikure-edo erungo eben.
- Laguna: Batek baaki.
- S.: Karo, Gipuzku danetik ha, nahitte Ondarrutik bertan eon. Eta, eee... zein da hori? Ba, esaten dotsut /esatetzut/, ontxe be akorda eitten da. “Akordaten za?". Eta esaten dotsut /esatetzut/ “Akordaten za neuaz [...]?”... Gu, Dolores Karpintero ikustea juten giñanin, kartoizko hori lotute halakun, kapazue itxitte e, lotute dana. Eta... eta baten, ba, holantxenik, hau, hau belantxi dana, ta, ba, amak eitten eban /etxenban/ plazan, gaztai [erosi]. Ta niri gaztai asko gustaten gaztan ba. Ta eitten eban /etxenban/, salan eoten zan, komedorin, frutero baten [...] gaiñin, eoten zan gaztai, ba, sikatzen. Eta sikatutakun, bixkat sikatutakun, bixkat hartutakun, ba, eruteko. Ta ni gaztaiai [...], ta, baten, ba, ondiokan ama ezkondu baik, ba, zemat urte eukiko neban? 9 urte ero. Ta... 8-9 urte. Inbidixi ta jo-ta hartzen dot kutxarilli, ondiokan ez euan hain gogorra, ta azpittik... dana. Dana. Jo-ta azpittik gaztai guzti jan.
- Laguna: Azala laga bakarrik, kar, kar, kar.
- S.: Ta amak ipini eban /ipiniban/ inddarrak, eta beran sakramentukin-ta ixaten zan ta fruti ta gaztai ta holakoxe gauzak. Eta, ba, jun zanin hartzea neure gaztaioi, ba, pixoik be ez, ta beatu eban eta ez ei xeban preguntateko be... premiñaik be ez euan. Esan eban “Ba! Sorkunde”, neu nitxan gaztaieri ta. Eta orduntxe esan ei xeban amak “Hauxe da marki –biharra eitten eban /etxenban/, alargundute, ta biharra... baakixu. Ta–, neure umiai ukatzen dotsatena /ukatzetzatena/ eruten dotsat /erutetzat/?". Ta ordun eitten ei xeben txandaka, txandaka: batzutan geuri, ta beste batzutan halaku. Ta tira, [lantzin] jaten gendun ordun. Baiñe, klaro, ezin. Eta gero gure ama, esan dotsut /esatzut/, ba, ezkondu ein zanela. Ta ondiokan ha ezkondute be, ba, eongo zan, ba… Ez, ordurako urtenda… Bartzelonan euan bera; Bartzelonan euan. Eta gero, ba, Bartzelonatik etorri zan aiztiaz.

Egilea(k): Enara Horta Solabarrieta (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia