Ondarroa (Bizkaia)

Saturrarango kartzelara jatekoa eramatera

Saturrarango kartzelara jatekoa eramatera <p>Benantzi Saturrarango kartzelan egon zen hiru urtez eta irten zenean, lagun bat eta ahizpa neskame zituenez, haiei bisita egitera joan zen. Sorkunde kartzelara joaten zen eguenetan Benantziri jatekoa eramatera eta ama igandeetan. Gogoan du Benantzirekin paseoan ibili izana ere.</p>
Hizlaria(k): Sorkunde

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-040-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Benantzi Saturrarango kartzelan egon zen hiru urtez eta irten zenean, lagun bat eta ahizpa neskame zituenez, haiei bisita egitera joan zen. Sorkunde kartzelara joaten zen eguenetan Benantziri jatekoa eramatera eta ama igandeetan. Gogoan du Benantzirekin paseoan ibili izana ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

[...]
- Batez be horrek kartzelan egon zanien eta… Sorkunde zara, ezta?
- Sorkunde: Bai, ze beran alabi zanetik Maria Concepcion, ba, San Fermin bezperan, ipini ostan /ipiniztan/, ba, Sorkunde, neure ama besutaku bera. Eskerrak Sorkunde ipini ostan /ipiniztan/, bestelan Fermina ipiniko osten ta. San Fermin bezperaku na ta. Eta, ba, kartzelan egon zan, ba, nik ez dakit /eztai/ pa hiru urtin-edo eon zan, hiru bat urte edo. Eta esan dotsut /esatzut/, berak urten ebanin, beran lagunai eruten gentsan, berak gehixen e… lagune bat baiño gehixa eukiko eban, baiñe gehixen eukana zan asturiani, Dolores Carpintero.
- Ta gero be joaten zan hanguei gauzak erueten eta…
- S.: Zein? geu? Bai, geure ama.
- Bera be bai.
- S.: Ez, bera ez. Berak kartzelatik urten ebanin, ba, lehen esaten neuana, ba, eukan lagune krixara hantxe, Ondarrun, neu jaixo orduko. Eta, ba, aizti be bai eukan krixara. Eukan Ondarrun ha lagune. Ta eukan aizti Bartzelonan. Ta gero hona be etorri zan, kontixu, ba, diru-edo nahi eban, itxuri. Ta gero eon zan geurin, eta gero jun zan aiztiana Bartzelona. Eta aiztiaz hantxe ba… ez dakit /eztai/ nik.
- Hara jun zan Benantzi, e?
- S.: Bai, ta Bartzelonan eon zan. Kartzelatik urten ta, ba, handik ez dakit ba /eztaipa/, ba [hillak] edo urti edo, ez dakit /eztai/ zemat.
- Laguna: Zati baten bai.
- S.: Eon zan. Ta ha han euan bittartin, gure ama berriz ein zan ezkondu.
- Aaaaa, eta horregaitik e… gero hainbeste [...] eukin zenduzan barriro beste…
- S.: Eeeeee, bueno, bai beste... halaku, bai.
- Laguna: Beste biximodo bat.
- S.: Baiñe zin harek, harek zin aitte baxerrinak. Eta…
- Eta zer kontatzen eban Benantzik kartzelan egon zan sasoien? ze zuek jun eitten ziñien...
- S.: Ba, eee... ia zelan gazen ta "zelan za?" ta "ondo" ta ze esango oskun ba? Ume mokuk giñan ta.
- Ta barruraiño sartzen ziñien zuek?
- S.: Bai, bai. Eta batzutan, batzutan lagaten oskun /latezkun/ e, esaten eben ze, hau, bertako direktori zan Don Pedro, gixon handi-handixe. Edo neu txikixe edo, jo- ta… [ikusten neban gizon haundi]. Ta euan ati bat demasa –ontxe be han da marki–, demasa ati, ate handixe. Eta, ba, ha zati bat irai ta benga, barrure.
- Laguna: Neuk rekuerdo eskasa, [...]
- S.: Eta, ba, [segi] hori, juten giñanin, ba, gu... eguenetan ez gendun eukitxen klaseik mojetan eta, ba, haraxe. Erun jateku bittartin ta aume ikustea. Ama domeketan juten zan, domeka arratsaldetan, bezperak ein ta gero. Eta gu, ba, eguenetan. Eta esaten dotsutena /esatetzutena/, ba, zan guri sinpatixi oskun harek gixonak. Bai, sinpatixi edo sekule ez oskun /eztozkun/ e…
- Laguna: Malik baiko [...].
- S.: Batzuai murruskari edo... baiñe guri… txikixak be bagiñan.
- Eta zuek, umiak bakarrik joaten ziñien?
- Bai, arratsaldin bai, geu halaku hartu ta, jolin. Eta eoten zin garitetan... zin... guk jakin be ez, soldau euazenak zin harek ba. Baiñe gu pentsaten... geutzako guardia zibilak eta horrek eta zin ba... Eta guk pentsaten gendun harek be zinela... eta jo-ta juten giñan bertaa arte bide guztin baztar-baztar-baztar-baztar-bazterretik horra arte, Arbelaitzea arte. Arbelaitzen baserrixan e, halakun sartu ta txixe edo ein biher bagendun /enbibagendun/ edo zeoze, edo ure edo eran ta abante, kartzela. Eta, ba, guri, ba, esaten dotsut /esatetzut/ eta, holanik iñoiz laga oskun /lagazkun/ beraz urteten kanpoa be, ze harek danak eoten zin barrun. Baiñe ixango zan iual egun berezixak edo, ez dakit /eztai/ nik. Baiñe nik dakat hori oroimena, ba, zelan beraz pasietan be ibili ixan giñana.
- Eta aipatzen eban Berrizko beste andra batzuk han euezela eta hori? Ez sekule be…
- S.: Ez, nik ez dot holako...
- Igual ezagutu be ez…
- S.: Igual ikusi be ez, beste pabelloin eta ezautu be ez.
- Laguna: Horrei andrai ez otsen /eztotzen/ lagaten ta.
- S.: Eta jakin, jakin ez. Jakin ez. Ze pentsaten dot eoten zinela, ba, sartu zerin, zein da hori euran e…

Egilea(k): Uxue Basaras Aristondo (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia