Atunetan zebilela atxilotu zuten aita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-039-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Rosarioren aita atunetara joaten zen gerra garaian. Itsasoan atxilotu eta Gijóneko zezen-plazan egon zen atxilotuta. Arrantzale gazte bi, aldiz, gerrara bidali zituzten eta han hil ziren.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko ekainaren 22a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: OND-039/028
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Zure aitta eta be, berton?
- Ee… hori. Bai, aitte ta. Aitte… aitte itxosun gero ibiltten zan. Eta aitte… hiru txalopa Ondarrun geatu zin. Eta aitte ta beste bi, aitte ebillena eta beste bi, ba, atunetan. Ta atunak gerua harutza, gerua harutza, ta eitten zin gerua harutza jun. Ein zittuen gorrixak atrapa, ta ein zin plaza de torosen Gijonen, hantxe preso euki zittuezen. Ta gaztik, bi edo hiru euazenak, harek ein zittuezen gerraa bixaldu. Ta bixak… bixak hil zin. Bi badaitt hil zine, ze alabak eukazen, ta alabai esaten otsan harek etorten zanin: “Ondiokan aitte… aitta baik geatuko zaze zuek” esaten ei otsan, ta “aitta baik?” eta “bai, ze gerua harutza guz ta atrapa eingo gaittue”. Ta, efekibamente, atrapa ein zittuezen.
Egilea(k): Unai Gallastegi (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!