Ondarroako antzarak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-037-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abuztuaren 15ean edo 16an, marearen arabera, antzarak egoten ziren Ondarroan; mozorrotu egiten ziren lagunak egun horretan. Behin berak diseinatutako zakuzko soinekoekin.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko maiatzaren 18a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: OND-037/007
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Cincuentaisieten aurretik, egoten zin antzarrak Ondarrun, hillan hamabostin ama birjiñin egunin be bai eta hillan hamaseixan be bai. Mari zelan euan: mari goixan baeuan, egun baten edo bestien, orduntxe eitten zin, arrantzale egunin. Guk arrantzale egunin eitten gendun disfrazata urten. Han da argazki bat, disfraza, e… bueno, nahi dan beste dakaaz, baiñe etxin dakaaz, hamentxe dakaaz beste bat, polit batzuk... [...] Altza, altza zeu.
- Bai, Han, e...?
- Horretxen azpixan. "Vestido saco", ez za akordatzen? Zu ez.
- Ez.
- Ikusten dozu /ikustezu/, ni hamen, de frac.
- A, hau eskiñakoa zara zu?
- Bai.
- Elegante, bai. Eta hau da arrantzale egunekoa?
- Hori ez, hori da antzarran... antzarrak eitten zin /etxezin/ egunekue, ez dakitt /eztaitx/ hillan hamaseiku edo hamabosteku. Hori neure kuadrilli da. Ta euan momento baten andrazkune, "vestido saco". Ta ordun nik pentsa neban, ba, zakozko erropak eittie, y como me, y como me apellido Valenciaga, y Valenciaga es un gran modisto de la vida Española, del mundo... Getaixan dakar museu ta. Ta, bueno, ba, hortixeik atatakuk zin horrek gure jantzixak eta horrek gauzok. Urtetzen gendun barko baten, barku be jantzitte, ta jaixe ixaten zan.
Egilea(k): Nora Agirretxea (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!