Antxoa kontserbatzeko prozesua
Antxoa lantegiko urratsak. Antxoa, itsasotik ekarritakoan, tina handietara bota eta gatza eman. Handik mahai gainera atera. Burua kendu (antxoa gora begira dela) eta kopaletetan (otzaretan) ipini. Berriz tinetara bota eta garbitu. Antxoa handiak hamar kiloko latetan jartzen ziren, banan bana. Antxoa txikiak barriletan sartzen zituzten, eskutadetan, "moñuk" eginda. Latei tapa jarri eta ohol bat jartzen zitzaien gainean, zapaltzeko. Hiru-lau ilara jarri bata bestearen gainean eta hilabeteetan uzten ziren, ondu arte.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: OND-035/039
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Konta zeinke apur bet zein izeten zan fabrikako biharra? Bardin da antxoatan, atunetan... danetarik. Ze bihar eitten zendun?
- Bai. Ba beatu, antxobi eitten da, lelengo, itxosotik etorten da antxobi, fabrikantik erosten dau ta antxoak eitten di tiña batea –tiña handi-handi batea– bota ta gatza emon. Gero eitten da, jenti jun, ataten dabe antxobak mahai batea, ta egoten di kopaletak. Kopaletak di otzarak, kopaletak dakarre ixena. Egoten di kopaletak. Eitten dozu, buru kentzen danok, eitten dozu, buru kendu, baiñe buru kendu biher dotsazu /bitzazu/ antxobi behera begire holanik kendu baik, antxobi gora begire, eta antxobiai laga biher dotsazu /bitzazu/ hamengo piku, antxobin piku. Osea, antxobin buru gora begire ta holanik kendu, haxe piku lagateko. Han daz sarik bota eta bota eta bota; beste batzuk daz harek antxobak hartu garbittutakuk ta botaten dabe tiña. Tiñan garbitzen dabe antxobak eta beste andra pillo bat daz latak –10 kiloko latak– enpakaten. Osea, harek antxoa guztik selekzionata, batzuk txikixauak eta bestik handixauak. Latako ixaten zin beti piku ondo eukitxi dakarre eta enpaka, holanik, banan-banan ipini ta 10 kiloko latak, enpakadorak. Gero egoten zin gixonak, lateruk edo, andrai aurretik kentzen otsenak /kentzetzenak/ latak, eta beti haren biharra da haxe eitti. Gero, antxoba txikixe zana –selekzionata egoten zan, ba, kopaletin be txikixak eta handixak–, txikixak, botaten dittue /botatetxue/ tiña. Tiñan gatza bota ta harek ez [dotxue] enpakaten, harek eitten dabe, holantxenik hartu antxoa mordo bat –hartu, ba, 10 antxoba edo 12 edo segun, eskokada bat– eta barrilletan sartu. Hori da moñuk, moñuk eitteko, antxoa txikixaua, moñuk eitteko. Gerokun eitten dabe, antxoak enpakatakun, ipintxen dabe bagoi, tabla batzuk; harek latak juten di filan ipinitte, halantxenik, bagoin. Ipintxen dotse beran tapi egurrezku, holanik, ta gaiñin ipintxen dotse /ipintxetze/ tako bat egurrezku. Ta gaiñin beste tabla bat. Gero gaiñin, holantxenik, lau illara-edo ipintxen dab. Ta harek egon bihir di hantxe heldu arte, ba, 5 hillabete edo 6 hillabete edo segun. Eurak igarten dotse /igartetze/ e zelaik. Ha juten da prentsi bajaten ta ha kaldo guzti kentzen. Hori da antxobin lelengo elaboraziñoi.
Egilea(k): Araitz Amutxastegi Badiola (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!