Ondarroa (Bizkaia)

Umetako jolasak; mutilekin sagar-lapurretan

Umetako jolasak; mutilekin sagar-lapurretan Umetan pagoka (ezkutatzen), arbola-arbolaka, sokasaltoan, "a la bandera"-ka, "tres navíos"-ka edo "pongola"rekin (tortolosekin) jolasten zuten. Pongolarekin neskak bakarrik ibiltzen ziren. Mutilekin sagar-lapurretan ere ibiltzen ziren; mutilak arbolara igo eta neskak behean zaintzen. Geroago mutilekin baltseoan plazan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan pagoka (ezkutatzen), arbola-arbolaka, sokasaltoan, "a la bandera"-ka, "tres navíos"-ka edo "pongola"rekin (tortolosekin) jolasten zuten. Pongolarekin neskak bakarrik ibiltzen ziren. Mutilekin sagar-lapurretan ere ibiltzen ziren; mutilak arbolara igo eta neskak behean zaintzen. Geroago mutilekin baltseoan plazan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba lena ba, zer? Mutilakin-ta neskak ibiltxen giñan paoka. Paoka badakizu zer dan? Ezkutaten. Alamedan arbola-arbolaka ero sokasaltun, edo alabanderaka, edo tresnabioska ,edo pongolakin. Pongolan.
- Zer da hori?
- Kastellanoz pongolak di “tabas”. Han ipini ta jokatzen gendun ba pongoletan, pongolak.
- Neska ta mutil?
- Ez, generalin pongolan neskak.Ta mutilakin ba plaza jun ta baltziuan ein. Baiñe egoten zin beatzi pieza. Lelengokuk hasten zin... lelengo piezak... beatzixetako hasten zin eta gerokun ba lelengo piezak ein arte eoten giñan, baiñe gerokun, gabaz-ta, ez doskun lagaten urteten. Ba gure gazte denpori ixan da ba, mutilakin sagarlapurreta jun mendire. Mutilak altzaten zin arbola ta gu behian zaintzen egon, guardi egoten zan ta, ia guardi baetorren edo.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia