Neskekin harremanik ez; dantzan ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutilek elkarrekin jolasten zuten. Neskak dantzan aritzen ziren. Ez zuten hartu-emanik izaten. Club Deportibon zegoen maisu baten ezpata-dantza irakatsi zien denei. Nesken eskolara beraiek ikasitako ejerzizioak erakustera joaten zen.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: OND-027/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Ta beti mutillan artien, ez?
- Bai hor e deportie bai neskak ez eben ez..neskak dantzan-ta eitten eben. Bai.
-Ta zuek dantzan ez zenduen eitten, ala?
- Ez. Ba dantzan eitten gendun ba soltie, baiñe geu geu gizonezkuk bakarrik.
-Ta ordun, neskakaz ze hartu-emon eukitxen zenduen?
- Ezebez. Etorri zan maixo bat eta club polideportibun dantzari bat euen da hareaz ein eban amistade bixkat, ta harek hartu eban esku eta erakutsi oskun danoi ezpata dantzi eitten ta hantxe be gexen mutillak neskarik ez zan apuntetan. Eta nesken eskola han San Inazio kalin nesken eskolan ba ejerzixuk-eta, holan eskuk eta gora eta behera-eta. Neu bialdu niñun hamengo eskolatik haraxe: “Zeuk dakizune erakusten”. Maxan gañin jarri eta erakutsi haixe, ikusten dozu honek mutikok honek badaki eta zuk ikasi ein bihar dozu /enbiozu/ ta neskei horixe esan eta bueno. Hala be neskak be erdera gitxi ekixen.
- Danak antzeran?
- Bai.
Egilea(k): Maitane Lejardi (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!