Bonbak Ondarroan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-025-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gorriek Ondarroara bonbak botatzen zituztela oroitzen dute. Aita gerrara joan zen ama haurdun zela. Umea jaio eta urte bat eta erdi zuela itzuli zen aita, baina ez zuen umea ezagutu, hil egin zelako. Ama arraina saltzen hasi zen.
- Proiektua: Ondarroako Historia Zaleak
- Elkarrizketatzailea(k): Ondarroako Historia Zaleak
- Data: 2009(e)ko irailaren 19a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: OND-025/008
- Emalea: Ondarroako Historia Zaleak
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
Gerra baiño lehenauako gauzak di honek. Ta gero, ba, gerra denpori ailla zan, ibili zan hantxe fabrikan, gerra denpori ailla zan, ta gero ba [...] esaten eban morun, gorrixak bonbak botaten zitxuezen hona. Ta juten zin errixure, ta sartu zan geure etxin be bai. "Hauxe da marki! gorrixak, gorrixak hiltxen" esaten eban, gure ama abertzale gogorra zan. Aittan [...] be bai ta bera be bai, ta... bueno, bueno. [Bi bider afusilateko] erun eben Tontorramendire [... eta reketik]. Tripa handixaz euala. Ze gure aitte jun zan gerran [reinakuk laga otsen] txalopi [mariñeruek] ta jun zan gerra ama estado handixin euala. Ta aitte etorri zan umik urte ta erdi dakarrela, horra, e... [mahixa]? Gero [horrek kartzelan] ibili zin Ondarru guzti garbitzen, garbitzen, lotute ta. Eta ez eban ezautu umi, ze umi be hil ein zan. Ata kontuk! Gero, Santoñan be egon zan kartzelan ta [...]. Gauzi da, ba, gero, gerra ezkeo, farbikan be sartu zanetik egun bi, apurtute geratu zin baztarra guztik-eta, ba, gure amak pentsa eban, ba, zeozetan hasi biher zala /bizala/, ostera [ez] arrain saltzen. Ta hasi zan arraina saltzen. Orduntxe ein zan arrain saltzailli. Ta hasi zan arraiñak saltzen ta ni akordaten nazen gitxixen... Klaro.,i jaixota ixango nitxan, ni gerra ezkeoku na ta. Jaixo ta gero hasiko zan, baiñe bi, hiru, lau urte ta [...]...
- [... ze zuri 38 urteaz...].
- Hoixe ba. Eta arrain saltzen ibiliko zan orduko denpora guzti, aume eukan etxin ta... Eta ba... ba [holako] gauzak pentsaten dot [...], umik giñan ta.
- Hortxe [aurrin] bixi zan?
- Bai, bai, ta saltzen eban hortxe botikako parin, entradi ta botiki erdixan, ha mahaixe akordaten gasta. [...] geure ama hantxe egoten zan.
Egilea(k): Alexander Saavedra Soto (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!