Ondarroa (Bizkaia)

14 urterekin sare-konpontzaile lanetara

14 urterekin sare-konpontzaile lanetara <p>Familia osoa arrantzalea zen; anaia nagusia eta biak sare-konpontzaileak. Berak nahiago izan zuen lan hori, itsasora joan baino. 14 urterekin hasi zen lanean, eskola lagata. Ikastearen truk hasi zen, kobratu gabe. Zenbat lan egin behar izaten zituzten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-019-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familia osoa arrantzalea zen; anaia nagusia eta biak sare-konpontzaileak. Berak nahiago izan zuen lan hori, itsasora joan baino. 14 urterekin hasi zen lanean, eskola lagata. Ikastearen truk hasi zen, kobratu gabe. Zenbat lan egin behar izaten zituzten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta familixi arrantzali? Aitta edo...?


- Danok arrantzalik


- Danak?


- Danak. Bueno, rederu... ni ta bat, anaixe bat, rederuk.


- Eta gaztetatik, edo zelan hasi ziñan?


- Bai gaztetatik, eskoli laga ta biharrea.


- Bai, e? Zemat urteaz?


- 14 urteaz.


- 14 urteaz. Eta zeuk ikasi zendun edo…?


- Eee... bai, ikasi.


- Baiña familixan batenbat zekazun rederu edo...?


- Bai, anaixi, anaixe zaharrena.


- Eta beran bittartez?


- Bueno anaixin [bittartez], baiñe lelengo beste batzukin hasi nitxan. Baiñe debalde, e!


- A, bai?


- Ordun ez zan pagaten.


- Ikasten edo…?


- Ikasten, debalde, eta txinuk baiño bihar gehixa ein.


- Bihar gogorra...


- Jode, bihar gogorra! Bihar gogorra ez zan, zan biharra... sarik ataa, barra erun sikatzea, sikatu, luzatu, gero tintta, barra erun sikatzea.... Ha biharra zan kriminala, kriminala.


- Eta zegaittik hasi ziñan rederu? Zelan esaten dozue rederu edo sare-konpontzailli?


- Bai, sare-konpon... bai, sare-konpontzailli, sare-konpontzailli.


- Ikerne: Bardiñe da, sare-konpontzailli, bardiñe da.


- Sare-konpontzailli.


- Eta saregiña-edo esaten dozue be bai edo...?


- Ikerne: Saregillie.


- Saregillie bai, saregillie, bai, saregillie.


- Eta zelan hasi ziñan ba?


- Ba hasi ba haixe gusta gastalako.


- Itxasora jun biharrian...


- Bai, bai, itxosoa jun biharrenian, haraxe.


- Nahixo?


- Ba honbre! Itxosue... letxes! Ha ez dot nahi iñontzako be ez.


- Eta, orduan, erabaki zenduan ee...


- Bai.


- .... lihorreko lana.


- Lihorreko lana.

Egilea(k): Urko Ortiz (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia