Eskutik helduta ezkutuan
Jai handia zen Pazko Eguna. Halako egun batean nebekin batera hartutako bermutak eragindako mozkorra gogoratzen du. Nobioarekin paseoa herritik kanpo egin behar zen, inork ez ikusteko helduta.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: OND-018/036
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
- Edukaziñua-ta, zer zan, askoz itxixaua, eta…?
- Lehen eitten zan, lehen eitten zan...
- Mutillekin eta neskak eta…
- Ni juten nitxan Pazko egunin, ba, Ondarrun aberrixa zelebra eitten zan. Eta nik urteten neban. Hori nobixu [neuan]. Ni horreaz hasi nitxan 24 urteaz. 24 urte, gero ezkondu nitxan 28, lau urte nobixotzat, ta horreaz. Baiñe ordun zan e, dana zan ordun e... Pazko egune eta zelebraziñoik eta horretxek. Eta baten neu, neure anaixak, Aberri egune zelebratea, eta beorreaz nebilen etaesan osten /esazten/ ze: "Hermana, guazen!", eta lau anaixaz jun nitxan eguardixan ta hori. Ta ordun bermute eraten zan ba, mozkorra atrapa neban...! neu ez na /ena/ akordaten sekule, gaixotute, mariata etxea. Zer pasaten gaztalakun ta… bermutak eindde hori. Hau etorri gaztan ta ni ez nitxan /enitxan/ kapaz kalea urteteko; urten ein bihir douela, pasieta. Ta ordun pasiari eitten gendun Arta, iñok ez gittun [...], herrixan-ta pentsa be ez, porke agarrati esku ta… Nire anaixak ni horreaz "de bracete" ez nttuen /enitxuen/ ikusten, porke bijilaten euazen ba. Eta hogetalau urte! on pentsaten dot ta... baiñe ordun zan... hori, ta ni gaztiena nitxan. Eta begire eta holanik eitten gendun eta horrek eta. Pasieta juten giñanin, Artan zihir, barran zihir jun ixan gaz, baiñe Artan zihir, hantxe geure musutxu batzuk-edo hanntxe emon eta [ya está]. Hori bixkat liberaua zan, porke aurretik euki eban nobixa bi, baiñe neu nitxan moji.
- Berak bazekixan...
- Bai, horrek baekixen, bai; nik ez, nik ez. Ni nitxan moja konpletu, nik errekonoziuten dot. Eta nik alabai, nik hogeta bost urte ein dot portun biharra, eta, holanik e, barkuk etorriadako eta arrasteruk etorriadako eta, ba, zain zazenin arraiñan zain biharra eitteko, konto asko esaten dozu /esateozu/. Ta nik hauxe esaten netsen: "Aprobetxa –gaztiai esaten netsen–, aprobetxa ahal dozuen guzti, e, ni infantile ixan nitxan ta", ni infantile, infantile. Eta, gaiñea be, neuk bixkat ikusten nebanin plazan, neure hamalau, hamabost urte ta –ez na /ena/ esaten 10 urte-ta, e–, neuk esan albokuai: "Txo, mutillaz estu-estu eindde, pekatu da hori e! –esaten netsan–Pekatu da, txo, holako estutzi e". Ta holakoxe gauzak. Ignorantzixi, nik ez nekixen /enekixen/ zer zan, ixe be ez, ixe be ez. Nik ez neki... batzuk ixaten di abantzauk.
Egilea(k): Ander Badiola Alcibar (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!