Ondarroa (Bizkaia)

Hondartzan udatiarrak

Hondartzan udatiarrak <p>Hondartzara aberatsak joaten ziren, udatiarrak. Ezkondu eta gero, umeekin asko joaten ziren. Hondartzara ez baina moilan igerian ibiltzen zen umetan eta gaztetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-015-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondartzara aberatsak joaten ziren, udatiarrak. Ezkondu eta gero, umeekin asko joaten ziren. Hondartzara ez baina moilan igerian ibiltzen zen umetan eta gaztetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ... hondartzara joaten ziñela ta.
- Bai.
- Baiñe gazte-gaztetan joaten ziñien?
- Gitxi.
- Plaire ez?
- Ni? Ez. Ni plai handire... Aberatsak juten zin. Gure lagunak-eta be juten zin batzuk, baiña ni neu ez na...
- Ta aberatsak, nortzuk zin ba aberatsak?
- Beraniantik etorten zinak. Bai, eudan kaxetak eta eudan gauzak eukitten eben /eukitxeben/ ta eudantzako zin harek. Ta gu, ba, ni gitxi gaztetaz plaire. Gero bai, gero ezkondu ta honek txikixak zile. Gero ez zeuazen beraniantik eta, e? horrek kendu zin, kaxetak eta beraniantik desapareziu zin. Ta gero geu. Tolduaz-ta eoten giñan. Horixe, eun guztirako, e! honek disfrutaten eben uda guztin.
- Ta ze traje de baño jartzen zendun?
- A bai, traje de baño normala. Ordun ezkondute ba, ba bai. E?
- Ya irakutsi ahañ zan
- E?
- Ya irakutsi ahal zala zeozer.
- Bai, bai, traje de bañukin, hoixe. Bai. Bat edo bi eta umik be bai bai.
- Ta bestela zu gazti ziñanin edo holan…?
- Ez, ez. Ez. Ni akordaten na moilan-ta bai itten gendun igai. Moilan e... erakutsi be ein eustan /eistan/osaba batek: sokiaz amarra, kortxuk ipini hamen ta bera moila gaiñetik ta ni hegalin. Halantxenik ikasi be ein neban! Moillan. Eta baitte hor barran ama ta sari konpontzen eoten zinin, ni umi nintxanin, beti amaaz-ta hortxe neuan beti ondun. Eskolatik urten ta haraxe. Eta pantaloikin akordaten na, pantaloi hutsik juten nitxan arlanpan bera igaide be, asike umi ixan biher nitxan /binitxan/. Ia komuniñoi ein nebanin be ama etxin euki gendun bazkaixe eta biharrera jun zan arratsaldin sari konpontzea. Ta neu hantxe, txintxirrikan ta sari konpontzen, aman ondun, aingero zuri jantzitte. Zelaik zin gauzak.
- Bai, bai, komuniño egunin be...
- Bai

Egilea(k): Maite Telleria (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia