Santa Ana baserria lehen ermita zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita bere jaiotetxekoa zen, Santa Anakoa, eta ama Berriatukoa. Santa Ana baserria udaletxez Berriatua da eta elizaz Ondarroa; hala ere, beraiek Ondarroan egin dute bizimodua. Lehenago ermita bat zen eta bere aitaitaren aitak etxe berria eraiki zuen ondoan. Etxe-ermita hori zelakoa zen azaltzen du. Saihesbidea egiteko bota egingo dute.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: OND-010/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ama ta aitte nungoak auki zenduzen zuk?
- Ba bixek egixe esateko, atte Berritxuku, oseake aiuntamentuz eta elixakuz Ondarrun; eta ama Berritxuku Lakagoiku eta aitte zan Santanaku.
- Eta zu ze jaixo ziñen zu baserri baten-edo?
- Bai, bai baserrixan Santana, baserrixe Santana, “caserío Santana”, lehena ermitti zen.Bai ermitti zan, ta gero ba hortik Gipuzkutik esaten ben lehengo antziñekuk esaten ben, etorri zile ba hortik Arrizabalaga uste dot zala eta han jarri zin bizimodu eitten, ze elixan imajena euen bakarrik, Santana eta ordun zera ipiñi eben, oseake bizimodun jarri zen hantxe, hantxe bixi ixan zin ta gero albun etxe barrixe ein eben. Etxe barrixe ein eben gure attitten aittek eta ordun ba lio, oseake ermitte “se quedo sin nada, osea que como si no sería nada”, baiñe haxe zan, “era caserío Santana” baiñe ermitti zan, lehen antziña.
- Ordun zer zan itxuraz kanpo ermittiena zan-edo?
-Bai bai bai, ta gero ein zen bat temajanie ein de itxuri ermittiena kendu ein zan porke harek eukan harlaundozko harlaundozko eskillarak eta koru be baeuken eta gero holako ba ez dai /eztai/ zer euken beste ezer. Pentsaten dot imajena handiko partera euela, ze hemetiko partetik sartun eta handiko partera, Berritxu o Ondarruko partera begire. Eta eukezen horrek izaten die ba bentana txikixek harrizko, harrixek harrizkuk izaten diñek harek aukitten zittuazenak /aukitxetxuazenak / atziñakuk halakoxik eukezen: bi goiko partetik, bi beheko partetik eta hango partetik, Ondarruko partetik, beste bi, “yo que sé”. Ta portala edo etxi ati ataixe ondion hantxe da ataixe. Ati lehenaku ipiñitte, ba hoixe.Ta gero on diputaziñoi, zelan doien barianti, “se ha quedau sin nada osea que” pentsaten dot bota eingo dabela ze anaxi handik urten ein bir izan eban eta goiko partin etxi ein.
- A bai bota eingo dabe?
- Bai, urten eben.
- Baiñe ongo barianti itzeko?
- Neure anaxi dauke goiko partin etxi einde kamiño goiko partetik.
Egilea(k): Olaia Conde (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!