Ezin ezpainak margotu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ahizpak beti margotuta joaten ziren, eta behin Mikaelari ezpainak margotu zizkioten, baina aitonak berriro etxera bidali zuen muturra garbitzera. Orduan, berak gaztetan izandako neska-lagun baten inguruko anekdota kontatu zion aitonak.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Ander Ramos Elordi
- Data: 2003(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: OND-001/011
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Apaintzea , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta zer da hori kontaten dozune ha lehena euki ebanela nobixa bat eta laga ein ebala ta...
- Aa... Bai. Ez, hori berak esan ostan /esastan/ holantxenik ez gakon gustaten pintxata-ta juteik. Baten holantxenik neuk e...
- Makillata?
- Bai, makillata. Eta egun baten, ba, nirin aiztak, neu baiño bat zaharraua, eta besti gazte, nire hurrengoku, eta harek beti ezpanak-edo beti pintxaten eben. Eta egun baten nik, ba, esan osten /esasten/ ze, zain euan bera behian, pasieta juteko, eta esan osten /esasten/ ze: "Mikaela, bixkat ezpanak pinttako dotsuauz /pintxakotzuauz/". Eta, ba, pintta ostezen "pintxaztezen" politto eta, ba, baja nitxan behera, neure etxetik behera, eta entrada baja nitxanin, beatu ostan /beatuztan/ ta esan ostan /esastan/: "Zu aide etxea eta garbittu hori arpeixoi". Ta orduntxe konta ostan /kontaztan/ zelan berai pasa gakon, ze, Pasain ibili zala itsasun, Pasain. Eta, klaro, han ein ebala, ba, nobixi ein ebala Pasain.
- Pasaiku?
- Nobixi ein ebala, bai. Eta, ba, guapi, guapisimi beti, bai, eta zeata enamorata euala beraz ta dana. Eta egun baten gerta zala aberixiaz etorri.
- Bafora?
- Bafora, bai. Aberixiaz etorri bafora, ta, klaro, ba, esan ebala eze "On Ondarrure jun biher na /bina/ etxea, amai eta aittai bisitti eittea" esan ebala, eta jun zala neskin etxea, ba, esatea, ba, Ondarrure datorrela. Eta neski, ba, klaro, urten ebala, diar ein otsanin /eitzanin/ urten ebala entrada, pintta baik eta ixe baik, ohittik altzatako modun. Eta hain erun ebala desilusiñoi handixe, gehixa ez zala jun be ein berana. Ta horretxeaittik ez dabela nahi neu be pinttateik ixe be, eta ez dostan lagaten, ez dostan lagaten pintxaten be ez dostan lagaten.
Egilea(k): Illare Garagarza (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!