Oñati (Gipuzkoa)

Marragero eta zurda-sokak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-181-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Marrageroak, mantak egiten zituzten kalamuarekin. Sokak kalamu eta ganaduaren zurdarekin egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Marrageroen berri badezu?
-Marrageroak, marrageroak eta hauek ez daukate zer ikusirik.
-Mantagileak edo ziran, ez?
-Bai, baiña hoiek ziran beste… kalamuakin egingo zuten hoiek, seguraski. Marrageroak hemen ez dira azaltzen ezertarako. Liho gauzakin ez det uste ze ikusirik daukatenik marrageroak.
-Gerardok esan dost esateko, agertu zaiola berari XVIII. mendian edo XIX. mendian, marrageroak, ehuliak, hilanderak... ofiziotan holakoak.
-Baiño, ez ziran lanbide berdiñak izango. Lanbidea berdin xamarra zan, zeatik mantak egiteko’re haria behar zuten. Baiño liho-haria ez det uste erabiltzen zutenik marrageroak. Marrageroak seguraski erabiliko zuten kalamua.
-Zuk ez duzu ezagutu edo entzun horren berri?
-Ez, marrageroik, nik dakitala, ez det ezagutu. Ez diot sekula... Nik erabili ditudan lekukoak, testiguak’e, sekula ez didate marragero konturik aipatu. Ta mantak egiten zutenik ere ez. Egiten zituzten, gauza bastoak eta, lehen esan deten horrekin, mukarrarekin ta hola, ohian gainean jartzeko bai, maindireen gainean, izaran gainean jartzeko. Baiña mantarik ta hola ez, lihoarekin ez zuten egiten. Hori ia, asko behar zan hortarako. Nik uste det kalamua erabiliko zutela. Liño basto horrekin ere sokak egin zitezkeen; mukarrakin.
-Jaione Isazelaia: Ez dot uste. Sokak kalamuakin eta ganauan zurdiakin.
-Oaindio, gero hori, ehune eginda gero’re, josi egin behar zan. Hori zan beste bat.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia