Karegintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1994(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:32
- Erref: ONA-179/035
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Karia einda zeuala zelan igartzen zan?
- Karia eindda euala igarten xako, ba, keia be ez dau botaten baltza. Botaten dau ya bestelako... keia basuan urteten daben lekukua eta gaiñian, harrixak berak emuten dau sua eitten dabela. Sua egoten da, gaiñian sua, e? Garra egoten da, e! "Fi-fi-fi-fi..."
- Hemen gaiñian, ezta, esaten dozu?
- Bai, hemen gaiñian.
- Eta zer da, beste kolore batekua?
- Bai.
- Hola urdinskia edo...?
- Bai, hola. Hola izaten da sua. "Fi-fi-fi-fi..." Hola [...]. Hau danau ez da eitten, e? Dan-dan-dana ez da [eingo hor], e, karia. Hemen gordiñak geldiketan dia. Haik e... Hor egoten dianak karobi eskiñetan hor daoz horrek ondio be. Karobi eskiña danetan daoz holakuak. Eurak ezaun dabe sutan egondakuak diena.
- Ondo erre baekuak?
- Ondo erre baekuak, bai.
- Horreri zeozelan, izenen bat edo badauke? Hori erre bako...
- Txondorrian illinttak dia, baiña... Honek gordiñak...
- Hemen ez... gordiñak?
- Gordiñak. Bai. Ta beste... lehen esan doun hauts-harrixak, berriz, harek [deseindu] eitten die. Harek ez dia ezauketan. Honeik bai, honeik gordiñak die. Gordin geratutakuak.
- Eta iños pentsau dozu horrek harri pilluorrek, kanpora ikusten dan harri pilluorrek, muskar koloria hartzen dabela edo?
- Esaktamente. Bai.
- Bai?
- Bai.
- Holan esaten dozu?
- Bai. Hori, hori, hori bai.
- Ta ze kolore da hori?
- Muskarren koloria? Ba, berdia, berde-horiska... hola eitten da. Ba, muskerra.
- Ta holan ikusten da? Holako koloria ikusten jako berai harri pilluai?
- Bai! Erreten danian? Bai! Bai, bai, bai. Ta ya, ba, behin hori [erretutakuan], ba, su-egurra zela dauen ta baldin badao, ba, ordubete bat edo bi edo gehixaoatik, ba, igual eitten xako emun. Ta gero lehelenguan, ba, karobixak oso [zeharka], azpittik hola beittu arkuari ta dao harri-muturra han, han huekua, bestia... takarraua. Ta atzenian ya ikusten xako arkua be, dana ikusten da liso-liso-liso, [...-tuta], lisotuta han daona gaztaia letz [ya ikusten da], liso-liso-liso. Ya eindda. Liso, "más bien" zuri ikusten da. Burdiñia be "a mil doscientos grados"-era beroketan danian zurittu eitten da, e, ez gorittu, ez hau gorrixau. Burdiñia be zurittu eitten da ta harrixa be bai.
- Harrixa be zurittu...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!