Karobi bat egiteko eman behar ziren lehenengo urratsak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1994(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: ONA-179/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Karobixia bera eitteko lekua ze izaten zan, espeziala? Hau da, leku aproposa bihar zan...
- Ez, izaten zan terrenua normala. Terreno hortan eitten zan zulo bat goitik behera, erre ondoko zulo bat eitten zan. Eta hori... Ez [dao] urrin fan biharrik e! [...]
- Bai, baiña beti be, holan, lautada baten, ba, ezin, ez? Beti aprobetxatzen zan...
- Ez, hobe erripia. Zeatik badakizu? Azpittik egurra sua eittekua sartu biher xako beheraotik, eta hortik hasitta badaukozu karobixa eitten, ba, hemen daukozu [ederkixao], gero "a punto" daukozu hortik zera sartzeko, sua eitteko egurra sartzeko.
- Eta gaiñeko partera be, bueno...
- Igual-igual heltzen da. Suabe-suabe... Bai, bai, bai.
- Ondo heltzeko moduan, ez?
- Bai, bai, bai, bai.
- Nik leku askotan ikusi dot bide gaintxuetan be bai. Bidetik hobeto kargaitteko izango zan ala harrixa hobeto kargaitteko ala...?
- Bai, bai. Harrixa kargaitteko baiño [...] hortarako, su-egurra eruan eta su-egurra tolestau, oseake, ifiñi inguruan, eitteko leku hobia bide-eskiñan edo bidian edo... Handik, ba, norberak emoteko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!