Oñati (Gipuzkoa)

Aizkorak egiteko prozesua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-178-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aizkorak galtzairutu eta zorroztu egiten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aixkora asko galtzairutu dozu zuk hemen, zelan eitten ziñuan?
- Aixkora zarra ekarten bozu galtzairaketako, ebai in bihar dozu dasta! Dana ebai, hau eoten dok sendua hau, geo hoi pletinioi doblau, hor enkajau bihar dau e, ta geo bixak berotu ta lenengo goittik bera ta gero golpia hemetikaldera, haik eta pegau arte, gero "en cambio" tiratu, luzetu, lenengo pegau baiña golpiak aldrebes barrura jota e, albo bittan. Eta gero desteran hor zorroztu. Beste sudada bat hor, biren artian, baiña zapaldu in bihar, emun ein bihar!
- Eta gero pulidu?
- Guk ez dou pulidu sekula be, horreik pulidu ta horrek fabrikakuak dia, horreik gerokuak dia. Hau tenplia igual, hau rebenidua ta, oin sartzen dozu labian, ze galtzairu da F521, dana labera hainbeste graduaziñokin, hartzen dozu ta broust!, golpera olixotara; geo etaraten dozu ta rebenidu ba ez dakit zenbat gradu dan, atzea ixten daue han ta kitto; ta zuek olixua erabiltzen ziñuen hortarako? Guk ez, betik ura.

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia