Burdinarea nola egin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-178-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Burdina: errementariak eta perratzaileak
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Arana - Lide Oregi
- Data: 1995(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ONA-178/017
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Iñaki Arana
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
- Burdiñaria zelan eitten ziñuen?
- Hauxe dok samurrena, kuadraua ekarri hamengua, "por ejemplo cuadrado de veinte" hogeikua, tiratu besteik ez, neurrixan moztu ta kitto. Ta tiratzeko? Berotu, hamentxe berotu bihar, honek lan gehixau xakok, honek in bihar xok hau, forma hau, honek egurrian gora ez dau pasau bihar; formatxua emon ta geo hau puntiau, hau zaillaua, lan gehixau, ta hauxe burua pittin bat arreglau ta kitto.
- Eta zulua eitteko, zerekin?
- Puntzoiakin, berotu, plasta! Puntzoia egurrian ipinitta zulaketako, hau dok "por ejemplo", hau dao kirtenian sartuta, hamendik sartzen bozu ultzia hor urtengo dau, blangaatu edo rajau ez itteko ifintten notsan arandela bat burdiñiakin, atzian beste bat, ta hamen sartzen notsan hori puntzoioi, ta puntzoia eoten zan ba kirtenakin, eskuakin ibili barik hamen hartu ta zarta! Zulua.
Egilea(k): Iñaki Arana
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!