Oñati (Gipuzkoa)

Aizkorak egiteko prozesua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-178-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aizkorak zelan egiten diren: prozesua, piezak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aixkoriai, pieza horrek bixak pegau ondoren, galtzairua jartzen jakon gaiñian?
- Galtzairua, galtzairuai itten xako, galtzairua pletinia da bigun-biguna, pletinia zabala, hari itteko albo bixak pittin bat tiratu, hauxe forma hauxe emun, hoi pegaitten zan hola aixkoran, baiña pletinia sartzen xakon burdiñiakin, ta ha geaketen da txato, tiratu ez dau ein bihar harek, geatuko da hola sendo, ta hoi sendo geaketen danian hau sartzen da hor, gaiñian hola doblauta, bixak aparte berotu, eta berotuta ona ataratakuan hamen lenengo... taka-taka-taka jo heldu arte bakarrik, geo moztu, eta geo lenengo golpiak emon biha xako hamen. Tira, normalian, tira in biha xakon norberan aldera, ez deixen soltau atzea hau, haik eta ondo pegau arte. Lenengo aldrebes emon biha xako golpiak, honeik ezpanak pegau deixen, eta behin pegaitten danian ba geo haik eta aixkorian formia emun arte, haik eta luzetu arte. Ta geo ba, karo, haek ez dau urteten zean mouan, ta arreglau ba pedazua kenduta, ta gero azkenian ba desteran, ta geo zorroztu ta itten dozunian, geo tenplia.

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia