Gerran hildako araoztarra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-109-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran, araoztar bat hil zen: Sinforoso, Madinakoa. Balaz hil zutela uste du. Tristea zen egoera, noiz hilko ziren beldurrez egunero, hiru urtean.
- Auzoa: Araotz
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko irailaren 16a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ONA-109/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
-... edo, edo, ze giro egon zan Araotzen gerra denporan? Han hilddakorik egon zan, gerran hil zan iñor Araotzen?
-Bat hil zan, bat hil zan.
-Zein izan zan?
-Sinforoso.
-Sinforoso? Ze etxetakua?
-Maiñakua, Azkoittiña.
-Azkoittiña.
-Haxe hil zan bakarrik, e?
-Sinforoso horren apellidua badakitzu?
-Zumalde.
-Ta zelan hil zan?
-Gerran, gerran. Zelan hilgo zan ba? Balia sartuta gero.
-Baliakin, o bonbiakin be izen leike e?
-Baliakin uste dot hil zala. Orduan e, tristia zan ha, tristia! Bizitteko pozik ez! Gaur batzuk eta bixar beste batzuk. "Gaur be hil dittuk honenbeste, ta bixar gutakua izango dok". Holaxe beti. Hiru urtian ibili in bihar da hola, e?
-Bai, ez ibilttia hoba!
-A, ez ibilttia hoba baiña ez euen ihes eitteik, e! Nora?
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!