Eusebio Lazkano Lizarralde

Araotz auzoa; OƱati (Gipuzkoa) (1917-2010)

Biografia

Araotz auzoko Agerre Etxeberri (gaur ezkutatua) baserrian jaio zen. Umea zela, auzoko Antzuena baserrira joan zen familia osoa bizitzera. Aita Aratz Urrutiko Garaikoa baserrikoa zen eta ama Jausoro Azpikoa baserrikoa, biak araoztarrak. Zazpi seme-alaba izan zituzten, Eusebio laugarrena. Zortzi urtetik hamabi urtera arte Araotz auzoko eskolan ibili zen, Claudio Alvarez (“Cristobal Colón”) maisuarekin. Gero etxean gelditu zen, harik eta 19 urterekin gerrara eraman zuten arte. Hiru urte pasatu zituen fronte askotan; balaz zauritua ere izan zen. Errasti baserriko Bittori Oruetarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba ditu. 1941. urtean Zerrajeran hasi zen lanean; kanalgintzan 12 urte eman eta gero Olateko argindar zentralean jardun zuen jubilatu arte. Elkarrizketan Eusebioren semea Iñaki ere egon zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-109 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Agerretik Antzuenera bizitzera Bideoaren ikonoa
2 Claudio maisuarekin eskolan Bideoaren ikonoa
3 Eskola garbitzen; Don Martin apaiza eta pilota Bideoaren ikonoa
4 Garizuman, txirikiletan Bideoaren ikonoa
5 Maisua, elizara nor doan kontrolatzen Bideoaren ikonoa
6 19 urterekin gerrara; Asturiasen zauritua Bideoaren ikonoa
7 Teruelgo borroka; 18 grado zero azpitik Bideoaren ikonoa
8 Zauritu zutenekoa Bideoaren ikonoa
9 Hildakoari zapatak kenduta Bideoaren ikonoa
10 Hiru urtean soldadu; behin, etxera ihesi Bideoaren ikonoa
11 Teruelen, anaiak ez zuen ezagutu Bideoaren ikonoa
12 Etxera bueltatu eta gero, ezkontzea onena Bideoaren ikonoa
13 Gerran hildako araoztarra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Garia entregatu beharra; Zerrajeran lanean Bideoaren ikonoa
15 Kanalak konpontzen eta zentralean Bideoaren ikonoa
16 Lantegian eta etxean lanean; sei seme-alaba Bideoaren ikonoa
17 Trinitate jaiak, Araotzen Bideoaren ikonoa
18 Auzoko batzarrak, Auzozalia etxean eta saloian Bideoaren ikonoa
19 Gerra ostean janaria urri Bideoaren ikonoa
20 Hil kanpaiak eta su kanpaiak; "aingeruak" Bideoaren ikonoa
21 Eskola auzolanean egin zuten Bideoaren ikonoa
22 Errekara bota, eta hil Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia