Hogei urterekin ezkondu
20 urterekin ezkondu zen. Aspaldi ezagutzen zuen Joxe. Gau eskolan ibilitakoa zen senarra Sarramendin, baina bestela Madalenara joaten zen.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 27a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: ONA-105/039
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Hemezortzi urtekin etxera eta hor zenbat denpora egon ziñen ezkondu arte?
- Ba hogei urtekin ezkondu nintzen.
- A! osea, berihela.
- Bai, bai, bai, urte ta erdin bat eo, bai, hamar egun falta hogei itteko.
- Nola ezagutu zeben gizonori?
- Ene! Aurretik ezaguketan giñen ta.
- A betiko laguna? eskolan be alkarrekin?
- Ez, ez, eskolan ez. Gurian gau-eskolan ibilitta euen hor Joxe, Sarramendin. Sarramendin, bueno, oin eskolia dauen leku haretan.
- Han gau-eskolak be emuten zittuen?
- Gau-eskolak emuten euen horrek maixuorrek, eta hemen haunditxuauak gau-eskolara fan zian.
- A, egunez lana in ta..
- Ordu pare bat edo bai, iluntabarrerako bertara fan ta gero... ordu pare bat o eztakitt ze itten euen, bai. Bestela, guria, Joxe, Madalenan, Madalenan ibili zan. Bai. Joxe ta arrebak eta..
- Osea, zu Koixkar... ta edadian antzerakua izango ziñan...
- Hamar urte zaharraua, gizona, bastante zaharraua.
- Ta ha Madalenan, e?
- Ha Madalenan ibili zan, bai, erosuau eukain Madalena eurak hemendik.
Egilea(k): Jon Arkauz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!