Oñati (Gipuzkoa)

Umetako jolasak eta eskola

Umetako jolasak eta eskola <p>Tenteka, harrapo-harrapoka, txirikiletan, sokasaltoan. Garizuman egiten zuten jolas. Pote-poteka. Marrora. 13 urte arte ibili zen eskolan, maisua erretiratu zen arte. Ahizpa zaharrenak Madalenan ibili ziren eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tenteka, harrapo-harrapoka, txirikiletan, sokasaltoan. Garizuman egiten zuten jolas. Pote-poteka. Marrora. 13 urte arte ibili zen eskolan, maisua erretiratu zen arte. Ahizpa zaharrenak Madalenan ibili ziren eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze jolas klase itten zeuein garai haretan?
-Tenteka edo, harrapo-harrapoka edo... Garizuman txirikilletan.
-Garizuman?
-Nik ez dakit /eztakitt/ orduan min gehixau zela ez geben hartzen txirikilletan.
-Baiña zeak, Anduagako Jexuxek, lehenengo... txirikilletan, guk ez baiña gure atzekuok danok ein dozue txirikilletan, baiña lehenengo aldiz garizumako jolasa zala esan ostan Jexuxek, Anduagakuak. Zuk badakizu zeatik txirikilletan zeatik zan garizuma garaiko jolasa?
-Ez dakit /eztakit/ zeatik.
-Zeatik garizuman bakarrik itten zeuein, ezta?
-Garizuman ta... Bai, garizuman. Sokasaltoka eta txirikilletan garizuman itten geben.
-A, sokasaltoka be bai?
-Sokasaltoka be bai.
-Garizumatik aparte ez zeuen /etzeuen/ itten sokasaltoka?
-Ez dot /eztot/ uste sokasaltoka itten gebenik. Garizuman. Bai.
-Oseake, tenteka, harrapo-harrapoka...
-Pote-poteka, potia ifiñi ta pote-poteka be bai. Beste bat bazan “un, dos, tres, carabá”. Bat jarten zan hola eskua ifiñitta, paretara begira, eta atzetik joten ebena zeiñek joten eben igarri bihar otsan. Ta igarten botsan, ha orduan, marroa. Holakotxe jolasak geukan guk! Bai.
-Bueno, bueno. Eta zenbat urte arte ibili ziñan zeian?
-Hamahiru urte edo, ya azkenak! Maixua ya zerera fan zan.
-Ta betik Gregoriokin?
-Gregoriokin, betik Gregoriokin. Bai, urte asko in eben harek orduan hor.
-Oseake, harek zuek hartzen zindduein ume ta ya neskaillatxo...
-Bai, bai. Orduantxen zerrau zan. Bea fan zan ospittalea –Torreko Juan Tomas etorri zan eruatea gaiñea–, ta Azpiko ahizpa bixek eta gu ez dakit /eztakit/ ba, bi ahizpa edo zenbat geontzen, eta beste hiru–laun bat handikaldeko mendikuak eozen, eta akordaitten naiz bazkai pasaria in geben ta ha kalea ta gu baikotza bere etxea. Arratsaldian ez geben eskolaik euki. Bai.
-Baiña… gaixotu zalako? Edo…
-Ez, ez.
-Bestela, erretirau?
-Bai, ba, kantsau zan ta hemengo umeik haundixenok be pasau zien ta erretirau in zan, bai.
-Eta zure ondorian eskola harek jarraittu eben?
-Ez, ez.
-A, zuek akabo zeuen?
-Orduantxen akabo zan, guk despedidia emun gotsan hari.
-Oseake hamahiru urtekin, osea…
-Hamabi-hamahiru urte euko nittuan nik, ez dakit /eztakitt/.
-Berrogeta beratzixan, hamahiru urte zeukala zuk, berrogeta beratzixan akaboko zan orduan Sarramendiko eskolia.
-Bai.
-Ta harrezkero ya umiak kalea?
-Bai.
-Eskolara.
-Guk... ni... bi ahizpa gaztiauak ni baiño, ta haik Madalenan ibili zian. Madalenan. Matromaira lo ittea erretiraitten zian ta Madalenan ibili zian.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia