Argindarra jarri zutenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-103-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kinkearekin ibiltzen ziren etxean, argindarrik ez zegoelako. Mutikoa zela egin zen Urrexolako transformadorea. Jendea ikustera joan zen Uribarritik, kablean zehar argia ikusi egingo zelakoan.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 25a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: ONA-103/028
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Eta etxian, zu mutikua ziñanian, etxian arginddarrik baeguen, ordurako ia-edo!
- Ba, esango dostat, kinkiakin, argixarixakin eta kinkia…
- Orainddiok zentrala ifiñi barik eguen, e?
- Ifiñi barik eguen, baiña nire mutiko denporan egingo zuan Urrusulako transformadoria. Nik zortzi bat urte-edo igual euko nitxuan, eta Ubaotik bota bihar euela. Ubaotik xaguan linea bat Olatera, eta illunkaran seietan-edo ordua ifiñitta, eta jentia ikustera fan ei zuan Migel tabernari, Migel Igartua ha aittajuna, semia be ni baiño zaharragua zuan, eta Gorordoko zera, argixa gorrixa etorriko zalakuan ikustera fanda egon zirala, Uribarrittik pillia.
- Ubaotik, Ubaotik argixa etorriko zala?
- Ubaotik.
- Baiña kablian ikusiko zala pentsaitten ebein?
- Kablian ikusi egingo ete zan argixori etorten, eta harek argi egingo ete eben-edo, zerbait esaten xuan harek bai!
- Ta horixe, geratuko ziran kabliari begira, ezta?
- Kabliari begira denporalerako, eta seietan, honezkero etorri bihar xuan, ba, etorri bihar xuan! Eta aspertu ziranian, fan ei zittuan etxera, eta etxian argixa dago!
- Baiña kablian ikusi ez!
- Kablian ikusi ez! .
- Pasadizuan ikusi ez!
- Kablia gorrittu barik
- Eta berriz, mutikua ziñanian ekarri euen, ifiñi zebein etxian arginddarrori.
- Bai, ni mutikotxua nintzala akordaitten nauk zerbait, zerbait lanpariakin olixuakin edo traputxon bat-edo, zera, ifiñi metxia,
- Inkea
- Hori, hori, bai.
- Ta karburuakin edo?
- Kinkiakin be bai, karburuakin gerotxuau igual. Bai!
Egilea(k): Roberto Altuna Erle
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!