Oñati (Gipuzkoa)

Milizianoak etxean

Milizianoak etxean <p>Gerra hasi zenean, Maria Imitolan zegoen, bere jaiotetxean. Gogoan du miliziano kuadrilla bat Udanatik etorri zela, eta ahal izan zutena eman zietela. Arrautzak plazan saldu, eta diruarekin olioa edo azukrea erosten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-089-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Maria Imitolan zegoen, bere jaiotetxean. Gogoan du miliziano kuadrilla bat Udanatik etorri zela, eta ahal izan zutena eman zietela. Arrautzak plazan saldu, eta diruarekin olioa edo azukrea erosten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kafia hartzen ta.
- Badakit gaiñera bat. Neuk dakot grabaziñua. E... Alejo Ugarte.
- Alejo.
- Eta igual Kapo be bai.
- Nik eztakitt. Orduan nik… umiak gu artian e. Ezautu ez geben itten. Alejo bai, nola zan auzokua. Ta eskolan gaiñea euran etxian egoten giñan bazkaitten. Geuk bazkaixa eruaten geben baiña han etxian egoten giñan. Alejo ezauketan geben. Eta hara etorri zian kuadrilla haundi bat, Udanatik pasauta ta, geukanak emun gosten, kafia, arrautzak, geukanak, eta gero Aurreko Mendira fan zian handik.
- Bai, hoixe. Gauza iguala esaten dau berak. Ointxe gaiñea papelera pasau dot zea.
- Bai.
- Alejo Kapoi esaten “ez haiz akordaitten Imittolan arrautza pare bat ta zela jan giñuan?" Ta geo Aurreko Mendira.
- Aurreko egunian ama fan zan kalea, mobiu zan, baina ez otsain ametiu ta arrautzak bestela ez zian egongo. Arrautzak saltzera eruaten gittuan. Eta arrautzakin atzea buelta in euen kalea sartu barik, etxea. Ta arrautzok danok han euzen. Otzarakadia. Batzuk uretan pasauta.
- Kalea faterik be ez euen orduan?
- Egun hartan ez behintzat.
- Baina herrixa trankil euen, ezta?
- Artian bai.
- Problemia hor Udanan euen.
- Artian bai, zapatuan bai. Hori domekia zan, e. Beste egun hori domekia izango zan. Aurreko egunian e… zapatuan behintzat ez otsain amari kalera faten itxi, nik badakit hori. Atzea bueltau ta, Iruretatik edo, atzea bueltau zian gora. Eta azukarrik be eztakitt egongo zan, zeatik e, astian astekotxua eruaten zan orduan. Dirurik ez euen ta. Arrautzakin hartzen zan diruakin asterako olixua ta.
- Eta arrautza horreik itxerik itxe saltzen zittuein edo plazan edo zela?
- Plazan, bai. Bueno, enkarguak egoten zian batenbat, dendan baten. Baiña aparte plazan.
- Plazakua zapatutan izango zan.
- Zapatuan, zapatuan itten zan orduan be plazia, bai.
- Ta zu gerria hasi ta gero fan baziñan Legazpira, ya Udanakua pasauta euen? Udanako frentia ta?
- Nik uste...

Egilea(k): Ainhoa Eguren Bengoa

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia