Oñati (Gipuzkoa)

Anaia Zaragozatik etxera bidali zuten

Anaia Zaragozatik etxera bidali zuten Mekanikoa zelako salbatu zen anaia. Zaragozan ondo tratatu zutela zioen anaia horrek. Zaragozako gertakizun bat azaltzen du Maritxuk. Bi anaia kartzelatik pasatu gabe bidali zituzten etxera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mekanikoa zelako salbatu zen anaia. Zaragozan ondo tratatu zutela zioen anaia horrek. Zaragozako gertakizun bat azaltzen du Maritxuk. Bi anaia kartzelatik pasatu gabe bidali zituzten etxera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zaragoza eruaten ez badaue preso eongo zan.
-A, bestela preso bakarrik ez, herrikuak e… Herrikuakin juntau zianak hil in zittuen. Hil, e! Gizonak, mutillak majuak, e!
-Ofiziua eukitziarren suertia, ezta?
-E? Suertia! Legionaixuakin, legionaixuakin juntau ta suertia. Ta gero fan zian sei eruan zittuan mekanikuak Zaragozaa. Ta han esaten eben anaiak, han lanian ziharduela, “Fulano de tal, que se presente! Que aquí está su madre esperando”, eta “Bai, ointxe hilko naixue […], nere ama ezin dok baiña, ez xakok /etxakok/ eskolaik, leitten be ez xakik /etxakik/”. Azkoittiarra, bai? “Ez xakik /etxakik/ ezetan ta, zela ba, nere ama ez dok /eztok/ honaiño aillau, ez dok /eztok/ aillau”.
-Nor hori, zeuen ama?
-Ez, ez, lagunen, nere anaian lagunen ama. Azkoittikua ha.
-A, Azkoittikua.
-Eta, “Guazen bixok, neuk lagunduko dostat”, “Bai, guazen”, “ Le voy a acompañar a mi amigo, ¿eh? Que ya le conozco a su madre y voy a saludar”y “ Si, si, vete”. Oso ondo tratau zittuen Zaragozan.
-Baiña zer, fan zan ama?
-Ta ama hantxe! Zortzi bat urteko neskatillatxuakin, hantxe. “Zela etorri zaie ba, ama?” ta “Paketiak be ez dittuk /eztxuk/ ba ailleaitten? Ba gu be aillau gaittuk paketiakin letxe”, atzea. Ta “Honek baekixen gaiñea estaziñuetan bai ta Zaragozaa aillau gaienian urten duu”. Neskatillatxuak ekixen leitten. Amak ez ekixen. Ta haintxe, ama ikusi ta zertu ta ondo. Eta handik librau ta etxea bialdu euen. Ez zan /etzan/ eon nere anaia…
-Kartzelan e?
-Bapezta kartzelan. Ta beste anae bat Eibarren eon zan zeak, ba, muniziñuak-eta eitteko lekuan eon zan ta ha be zeian. Ta eriuta hoixe bakarrik, gaztiena eon zan eriuta. Biaña ondo urten eben. Ondo jarri zan, eriuta eonda ondo jarri zan. Eta holaxe. Eta gerra denpora dana pasau geben danok “por ahi”.
-Biajian.
-Biajian.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia