Erdaraz nola ikasi zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 18a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ONA-085/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
-Ta zure anaioi zan gaztiaua zu baiño?
-E?
-Zu baiño gaztiaua?
-Ez, bi urte zaharraua. Aspaldi hil zan, kanzerrakin. Bi anae hil xat nei kanzerrakin.
-Eta hori, gerran, nun eriu eben ba?
-Hori eriuko euen, ba, zeien, hor Madril aldian eo hor eriu zan. Nun ez dotsut /eztotsut/ esango, ahaztuta dakot. Bai.
-Ta zuek ze moduz entenditten ziñain zeuen nagusixakin, katalanokin?
-A, ondo, oso ondo. Neretako oso onak izan zian. Eta porteriak esaten nostan: “Maria,¿ha estado usted en muchos sitios sirviendo?” y “No, es la primera vez que vengo a servir. Estábamos en caserío, no teníamos ni un real y pues he venido así” . “Que mala suerte has tenido Maria.","¿Si?”, “En un año seis chicas ya ha cambiao”, "¿Si? Ah pues no sé, yo no sé, pero pa mí son buenos”. Baiña nei ondo trataitten nindduen.
-Baiña zuk erderaz, ya nahiko erdera bazekitzun ordurako?
-Bai, erderaz… Erderaz guk txikittatik ikasi geben erderaz, zeatik esnia saltzen geben bai baserrittik. Ta hemen kastillanuak, ordurako kastellano asko euen, eta herrira etorten zien kastellanuakin erderaz guk… ez ondo, baiña ondo entenditteko mouan gekixen erderaz.
-Eta katalanak eurak euren artian katalanez.
-Euran artian katalan itten euen. Haik berbaik be ez euen eitten erderaz. Neri bakarrik erderaz.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!