Anaia Donostiara bisitan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 18a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ONA-085/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Haik eta Barzelona librau artian zeak, nazionalak, osea, Francok hartu ebenian zea, ba, haik fan zian ta gura gindduen eruatia, e! Oso pozik euzen gurekin! Eta fateko eurekin ta ez, ez, gu etxea. Ta laurok etxea. Gehixau kriada ez giñan fan.
- Hori ze urte zan? Osea, gerra-gerran zan hori?
- Gerra-gerran bai, ya akaberan ixa. Akaberan zan, bai. Eta, ba, pentsaizu, orduan zan hemengo andra bat ebillen errekadista, Eugeni "Txarriduna" esaten otsaiña, eta ebillen errekadista. Eta gu laurok faten giñan amai bialketaa hamar duro. Eta bi duro geaketan xakun. Eta nahikua... Bai, zinera edo faten giñan, baña ziniak be orduan merke zian ta nahikua diru izaten geben hamar duro amai bialduta.
- Osea zuentzako, bi durokin hillabetia pasaitten zeben?
- Bi durokin ondo hilla pasaitten geben. Eta ama oso pozik hamar durokin. Oso ondo, e, ama. Eta orduan, anaia geatu zan eriuta eta ospittala euen zeian, e...
- Donostian?
- Legazpin euen ospittala.
- Militarra?
- E?
- Militarra?
- Militarra, bai. Eta handik etorten xaten anaia bixittaittea Donostiara. Eta gure uezaba zela zan katalana, "Maria, ¿Quién ha venido?" y "Mi hermano, que está herido en Legazpia y ha venido". Ta halaxe, ba ugazabak pasaitten eben aurrea, ezta? Ta zela ta nola eriu zan ta... Artillero ebillen ta kañoiak errebentau in osten eta ez zien iñobe hil, danak eriuta geatu zien. Eta, klaro, harek be emoten otsan propiñatxua anaiai, eta nik be emoten notsan nere hamar pezetatik propiñatxua ta sarri etorten xaten Legazpittik! Biajia libre eukaiñ. Trena-ta libre eukain zereako, Donostiarako, ta klaro, ez xakon /etxakon/ bape kostaten ta etorten zan bixittaittea! Bai, bixittaittea ez, pittin bat, zeozer, bost pezeta emoten banotsan, ba, beste bostekin kitto! Se acabó nere zea.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!