Meteoritoa Zañartun?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: ONA-075/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Ni jubilau ta gero, txakurrakin basuan nabillela kaza denporan, Iturri Zahar esaten xaugun leku horretan, txakurra ulia harro-harro egindda, nere artian ba “ze pasaitten dok?” Eta zaratia entzuten neben piñu artian, “ze pasaitten dok hemen?”. Hola fan naiz begira eta gizon bat, Garaialde ikusi neben. “E!” esan notsan: ”Zer dabitzu hemen?” ta “hemen nabil!” Orduan ibiltten zan hori perretxiku billa, ez dakit zelako perretxiko klase bat, asko egoten da, asko egoten zan basuan, oin ezkutauta egongo da seguramente. Hor dagoz Iturri Zaharra entzunda eukiko dozue zuek, hor dago harri pilla bat, harri pilla haundi bat, esaten meteoritua ete dan ala ez ete dan. Zabaleta abadia ez zeuen zuek ezagutuko, entzunda igual euko dozu zuk.
- Entzunda bai.
- Entzunda. Hori da zientifikua, zala esaten euen, egon zan epoka baten Zabaleta sendia. Bakuetik Zabaleta sendia, hor harri pillara, eta hor inguruan egozen tremendako pareta zaillak indda. Oin be egongo dira baten batzuk. Tremendako pareta zaillak indda, eta horrek hori itxuria han ibilli zan ikusten, honeik gudarako indda ete dagoz? Gerrarako indda ete dagoz? Eta ez dakit, ez dot uste. Honeik ganaduentzako zeozer indda. Pareta asko dago hemen indda. Eta hartan geratu giñan. Horko sustarrik iñok be ez dau atara.
- Itturri, zuk Itturri Zahar ze esaten dozu, Zañartukua? Honein Etxeaundiko zera? Etxeaundittarren...?
- Etxeaundittarren terrenua esaten dozu?
- Bai.
- Terrenuak horreik izango ziren, onduen dauena behintzet bat oin Upaiñek erositta, Etxeaundik be hantxe onduen dakoi, baiña...
- Bittoriano Etxeaundik esan doskun berak iñ ebela, hauxe lan hau berau itten, berak iñ ebela itturri hori.
- Bai, itturrixa, han ha beheko zailla horrena da, justu-justu ezkiñia harrapaitten dauena. Baiña pillia, harri pillia dauena ez da beria, bere terrenua. Itturrixan egon za?
- Ez, ezta.
- Lehengunian esan nostan batek itturrixa total galdu dala oin.
- A bai, e?
- Bai, horrrek iñ eben baiña iñok gehixau kasorik iñ ez eta badakitzu...
- Maittasun haundixakin iñ eben ba.
- Horixe! Inaguraitten eta danian egon giñan gu han! Botilla ardaua, bi botilla ardau eren bai, eta bat eran geben eta bestia gorde han bai, eta hurrengo fan giñanian topau ez.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!